Eskularru eta maskaren uzteak gure ibai eta itsasertzak mehatxatzen ditu

Eguzki 2020ko mai. 29a, 11:06

Urtero zortzi miloi tona plastiko baino gehiago isurtzen ditugu itsasora. Ozeanoetan material horren kontzentrazioa erritmo oso azeleratu eta zabalean hasten ari da, ur gaineko zabor kontzentrazio handiak sortuz. Ondorioa? Ia hamazortzi miloi kilometro koadroko azaleradun benetako zabor irlak, Europa eta Australiaren hedaduraren baliokide.

Hori dela eta, hondartzak, orain dela hilabete gutxi batzuetatik hona, hemen eta mundu osoan zehar, bertan uzten ari den zabor ugariren inbasioa jasaten hasi dira. COVID-19ari aurre egiteko norbere babeserako ekipoen (NBE) parte diren material bitaz ari gara: maskarak eta eskularruak.

Bere larritasun handia dela eta balioztatzeko zaila den ingurugiro arazoa izanik, eta berez ozeanoetako plastikoaren arazo larria era neurrigabean gaizkiagotzen lagunduz, eskularru eta maskaren uzteak, pertsona eta lur nahiz itsaso ekosistementzat kutsatze-fokua bihur daiteke. Egin dezagun, ba, honen gestio arduratsua, hondakin horiei errefusaren trataera emanez eta edukiontzi grisera botaz (errefusa).

Pandemia hau bezalako egoera lazgarriak ezin daitezke aitzakia izan gure planeta zabor-izurritik defendatzen jarraitzeko gure betebeharra bertan behera uzteko.

Ingurugiro arazo larri honen konponbidea ez da erraza. Osasun publikoa eta segurtasun pertsonala dela eta, uko egin ezin dugun eta erabili behar ditugun derrigorrezko erabileradun materialez ari gara.

Eguzki talde ekologistak kontsumitzaile eta erabiltzaileei dei egiten dio babes materialen erabilera egokia egitera, honako irizpideak kontuan hartuz:

Segurua den bitartean eta ahal den heinean material horien bizitza luzatzeko, osasun aginpideek gomendatzen duten bezala, ahal izanez gero, material biodegradagarriekin, benetan ia existitzen ez direnekin eginak, edo iragazki aldagarridunak erosiz.
Eskularruen erabilera egoera oso puntualetara mugatzea. Eskularruak etengabe jantzita edukitzeak ez du segurtasun gehiago ematen. Hori da apirilaren 2an plazaratutakoaren arabera, OMEren (Osasunaren Munduko Erakundea) gomendioa jarraituz, Osakidetzaren irizpidea.
Maskarak material edo lehengai biodegradagarriekin egindakoak lehenestea, nahiz eta egun onartzen dugun oso zaila dela hori.
Berrerabilgarriak diren maskarak lehenestea, berrerabilpenerako ematen diren eskakizunak jarraituz ( kasu gehienetan labean 70 gradutan ordu erdi batez edukitzea).
Udal erantzuleei ere ohartarazpen bat eman nahi diegu, hondakin horiek eta beste batzuk gure kaleetatik ibaietara eta hemendik gure itsasertzetara iritsi ez daitezen beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.

Ez ezazu zure eskularruak hilgarri izan daitezen utz. Ireki begiak, itsasoa akabatzen ari garen ekosistema oso hauskorra da. Jokaera horrekin, orain borrokan ari garena baino pandemia handiagoa gara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide