GUTUNA: Orain taldearen oharra

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 13a, 04:21

GUTUNA. Orain taldearen oharra (Orio) (...) Orioko Udaleko 2014ko aurrekontua osatzeko prozesuan prentsan (...) bitan azaldu da hurrengo adierazpena: «Ez da kasualitatea Orioko EAJk Gipuzkoako Udalik onbideratuena uztea, 12 milioi euroko soberakinarekin», zioen. 2014ko udal aurrekontua onartuta, uste dugu garaia dela argitzekoa Orioko Udalaren gehiengo soberakina 9,76 milioikoa izan dela. Horrela adierazten dute 2012 amaierako datu ofizialek. Hurrengoak dira datuak urtez urte: - 2007: 6.679.147 euro. - 2008: 6.302.295 euro. - 2009: 9.66a.420 euro. - 2010:9.758.309 euro. - 2011: 9.183.641 euro. Horietatik abiatuta, egia da une jakinetan altxortegian 12 milioi euro baino gehiago izan direla, (azkena 2,6 milioi euroko obra publikoa ordaindu behar zenean, esaterako). Dena dela, Orioko Udalak inoiz ez du izan 12 milioi euroko soberakinik, beraz EAJren adierazpena ez da egia. Adierazpen hori hainbat batzordetan eta udalbatzarretan eztabaidatu dugu, eta dagokien udal teknikariek ez dute inoiz zuzenketa egin. (...) Otsailaren 17an onartu ziren udal aurrekontuak Orain eta Bildu udal taldeen aldeko botoekin eta EAJrekin ezezkoekin. Otsailaren 23an El Diario Vasco egunkarian hainbat kritika egin zizkion EAJk aurrekontuari. - Esaten zuen «ongizate gastuetan beherakada nabarmena» izan zela, baina ez du zehazten nondik murriztu den. - «Ludoteka eta haur eskola eskatu ditu EAJk, baina Bilduk ez du kasurik egin». Ludotekari dagokionez urtarrilaren 28tik EAJri bilera eskatu diogu finantzazio bideak eta epeak zehazteko, baina gaia luzatzen aritu dira. Dena ondo badoa lanak 2014an hasiko dira EAJren laguntza ordainezinarekin. Haur eskolari dagokionez, berriz, Hezkunza batzordean, teknikoen txostenarekin, hiru alderdiok ez genuen haur eskola handitzeko presazko beharrik ikusi. - «Subentzioak lortzeko gaitasun eza» aipatzen zuen EAJk. Otsailaren 10eko Ogasun batzordean adierazpen horiei aurka egin genien, datuetan oinarrituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide