"Beñat Solaberrieta Orioko alkateak ekainaren 25ean eginiko adierazpenei erantzun nahi diogu Arkupe Elkartetik. Egun indarrean dagoen Lurzoruaren Legeak dio «hirigintza planeko etxebizitzetatik %65ek babestuak edo alokairu sozialekoak izan behar dutela». Plan honetako etxebizitzetatik %20 soilik dira mota horretakoak, eta 2008tik aurrera onartutako plan guztiek bete behar dute lege hori. Muntoko Plan Partziala 2013an onartu da. Beraz, legez kanpokoa da. Arkupetik ez dugu eskatzen adreiluak botatzeko, eraiki gabe dauden lur sailetan babestutako eta alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko baizik.
Azalera handiko saltokiei dagokienean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarduerak bete behar dituen neurri zuzentzaileak soilik ezartzen ditu, baina ez du aztertzen jarduerak gainontzeko hirigintza baldintzak betetzen dituen; egin behar hori alkatearena da. Alkateak gaiaren inguruko txosten tekniko bat eskatu zuen, eta bertan dio arrazoi dugula karga eta deskargari dagokionean. Uste dugu hori lizentzia ukatzeko arrazoia dela. Horren ordez, «isiltasuna administratibo positiboa» eman dela arrazoitu zuten. Hori akats handia da, hau ez baitzegoen hirigintza araudia betetzen ez denean.
Azalera handiko saltokiak bere eremuaren baitan izan beharko lituzke aparkalekuak, eta kasu honetan hortik kanpo daude; futbol zelai azpian, alegia. Jakin nahiko genuke kobratu duen ordaintzeke geratzen den zenbatekoaren %80a, 436.800 euro, hain zuzen ere, aparkalekuak eraiki dituen enpresak porrot egin baitu.
Arkupe Elkarteak ez du eztabaidatzen planaren baitan hirugarren sektorerako eremu bat ez dagoenik, nahierara esleitutako proiektua. Hori dena kontutan hartu gabe prozesuan zehar egin diren eta egiten ari diren irregulartasunak. Arkupek aldarrikatu nahi du Orioko merkatariek lehia leiala defendatzen dutela. Arkupe elkarteak bere interesak defendatzeagatik eta Orioren onagatik epaitegietara joko du, alkateari jakinarazi dion moduan. Orioko Udalak diru asko galdu du epaiketetan; 215.000 euro. Eta aurrerantzean ere dirua galtzen jarraitzeko prest dago. Diru hori oriotarren patrikatik ateratzen da".
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide