UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean 2020an gehien irakurri diren albisteak

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 31a, 11:50

Gaur da 2020ko azken eguna, eta ohi bezala, hainbat albiste utzi ditu urteak. UROLA KOSTAKO HITZAk eskualdeko gertakarien berri eman du urteak izan dituen 366 egunetan, eta honako hauek izan dira gehien irakurri diren hamar albisteak.

Abenduaren 31 da gaur, urteko azken eguna. Ohi den moduan, atzera begira jartzeko unea heldu da, eta esan beharrik ez dago urteak albiste ugari eta askotarikoak utzi dituela. Aurtengoa, gainera, ezohiko urtea izan da, izurriteak erabat baldintzatu duelako egunen joan-etorria. UROLA KOSTAKO HITZAk eskualdeko gertakarien berri eman du urteak izan dituen 366 egunetan, eta beste behin argi gelditu da herritarrei askotariko gaiak interesatzen zaizkiela.

Bazirudien koronabirusari buruzko albisteak izango zirela aurten irakurrienak, baina ez dute horrelakorik adierazten aurten webgune honetan gehien irakurri diren albisteek. Izan ere, festei lotutako albisteak nahiz ezbeharren ingurukoak izan dira interes handiena piztu dutenak, nahiz eta zerrendan badiren COVID-19ari lotutako albisteak ere. Gainera, aipatzekoa da Zarautz, Azpeitia, Zestoa eta Getaria herrien atalak izan direla herritarrek gehien klikatu dituztenak webgunean.

Honako hauek izan dira aurtengoan gehien irakurri diren hamar albisteak:

  1. Bi pertsona zauritu dira Getaria eta Zumaia lotzen dituen kostako errepidean gertatutako istripuan.
  2. Gutuna: Gezurra ari du Barruso jauna.
  3. Moto gidari bat hil da Zestoan izan den trafiko istripuan.
  4. Jendetza izan da gaur goizean Aingeru Guardan.
  5. Irudimena dantzan jarri dute Astelehen Karnabalean azpeitiarrek.
  6. Jolastoki berria aurkeztu du Getariako Iturzaeta Herri Eskolak.
  7. Sutea izan da Errezilgo Erdoizta auzoko korta batean.
  8. Motozale bat hil da Azpeitiko Landeta auzoan, auto baten aurka jo ostean.
  9. Maite Lizarazu: "Bi aste luzez lau paretaren artean egotea nekeza dela ez dut ukatuko".
  10. San Anton egunez, txakolin berria probatzen ari dira getariarrak.

 

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide