Pixoihal berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina abiatu dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urr. 10a, 15:28

[caption id="attachment_112333" align="aligncenter" width="300"]Ezkerretik eskuinera, Alizia Osa Ingurumen zinegotzia, Gloria Urkola MeitaiMaitieko kidea eta Mikel Goenaga Zerbitzuetako zinegotzia. Aritz Mutiozabal Ezkerretik eskuinera, Alizia Osa Ingurumen zinegotzia, Gloria Urkola MeitaiMaitieko kidea eta Mikel Goenaga Zerbitzuetako zinegotzia. (Aritz Mutiozabal/Hitza)[/caption] Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, martxan jarri dute Zarautzen Etorkizuna da pixoihal berrerarabilgarrien erabilera sustatzeko kanpaina. Horren harira, urriaren 15ean aurkezpen hitzaldia egingo dute, 20:00etan Etxezabalan. 0 eta 2 urte arte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei dago zuzenduta, eta bertan programaren berri emango dute. Besteak beste, pixohial mota horien abantailak azalduko dizkiete bertaratzen direnei MeitaiMaitie dendako kideek, horiek erabiltzearen abantailak, nola erabiltzen diren eta beste hainbat datu. MeitaiMaitieko kide Gloria Urkolak eman ditu horiei buruzko argibideak, gaur eguerdian Udal Gobernuko ordezkariekin egin duten agerraldian. Haren arabera, hiru arrazoi daude pixoihal horiek erabiltzeko. Batetik, ekologikoa. Urkolak jakinarazi duenez, haur bakoitzak tonelada eta erdi hondakin sortzen du bi urte eta erdian, eta kopuru hori 500 urtean baino gehiagoan ez dela desegiten. Bestetik, alderdi ekonomikoa aipatu du: "Gutxi gorabehera haur bakoitzarekin 1.000 euro inguru gastatzen dira bi urte eta erdian pixoihaletan soilik".  gNappies-ak erabiliz "asko aurrezten" dela gaineratu du: 600 bat euro haurreko, hain zuzen. Hasiera batean pixoihalen %100 gurasoek ordainduko dute, eta ondoren diru laguntza jasoko dute. Hala, kostuaren %50a itzuliko zaie. Hala, hasieran 210 bat euro inguru ordaindu beharko da, baina gerora 105 euro itzuliko zaizkie. Eta azkenik, gNappies-en kalitatea nabarmendu du. Urkolak ohartarazi du geroz eta haur gehiagok dituztela azaleko arazoak ohiko pixohialek dituzten kimikoen ondorioz. "Harrera ona" Alizia Osa Ingurumen zinegotziak esan du dagoeneko informazio orokorra jasotzen duen diptikoak bidali zaizkiela 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten guraso zarauztarrei. Hitzaldira bertaratu eta kanpainan parte hartzera animatu ditu, bide batez. Udal Gobernua legealdi hasieratik hondakinen gaia lantzen ari dela gogorarazi du Mikel Goenaga Zerbitzuetako zinegotziak, eta kanpaina hau horren barruan kokatu du. "Emaitza onak lortu ditugu, nahiz eta hobetu behar diren. Prebentzioa eta kontzientziazioa landu dugu, eta pixohial berrerabilgarrien kanpaina horretan dago oinarrituta". Pixohial horiek erabiliz hondakin kopurua handi bat zabortegira botatzea sahiestuko dela nabarmendu du. "Hau beste pauso bat da". Aurrez Urola bailaran egin dute kanpaina hori, besteak beste, Azpeitin, Azkoitin eta Zestoan. "Harrera ona" izan duela nabarmendu dute, eta "oso ondo" funtzionatzen duela. Animatzen diren familiei azaroaren 4an banatuko zaizkie gNappies-ak, eta gerora, jarraipena egingo zaiela jakinarazi dute, izan ditzaketen zalantzak argitzeko.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide