Hasi da 28 gazteen aurkako epaiketa

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 22a, 11:02

[caption id="attachment_109782" align="aligncenter" width="300"]Auzipetuetatik bost ez dira epaiketara joan eta agerraldia egin dute gaur goizean Loiolan (Miriam Tamayo/ Hitza) Auzipetuetatik bost ez dira epaiketara joan eta agerraldia egin dute gaur goizean Loiolan (Miriam Tamayo/ Hitza)[/caption] Auzitegi Nazionalean gaur hasi da 28 gazteren kontrako epaiketa, tartean da Beñat Lizeaga zumaiarra. 28 auzipetuetatik bost (Xabier Arina, Imanol salinas, Igarki Robles, Jazint Ramirez eta Irati Tobar) ez dira epaiketara azaldu, eta haien aurkako atxilotze agindua eman du Angela Murillo epaileak, eta ohartarazi du kartzelan egon beharko dutela epaiketak iraun bitartean. Epaiketa hasi orduko bertaratu diren gazteek konponbidearen aldeko kartel batzuk erakutsi dituzte, eta orduan saioa moztea erabaki du epaileak. Baina, gero berriro hasi da saioa publikorik gabe. Ander Maeztu auzipetua izan da aurrena deklaratzen, deklarazioa ukatu du, eta inkomunikazio aldian torturatua izan zela salatu du. Goizeko saioan bost auzipetuk (Maeztu, Garazi Autor, Izaskun Goñi, Oihana Lopez eta Eneko Villegas) deklaratu dute, baina bakarrik defentsaren galderei erantzun die, eta denek torturatuak izan zirela salatu dute. Arratsaldeko saioa Ibon Estebanen deklarazioarekin hasi da. Bien bitartean, Loiolan daude Madrilera joan ez diren bozt auzipetuak, eta hainbat herritar. Aske Gunea sortu dute bertan. Gaur goizean agerraldia egin dute Loiolan epaiketara joan ez direnek "bakoitzak bere eremutik ekarpena egiteko" deia egin dute: "Deia, arduradun politiko, instituzio, eragile zein norbanako orori konponbidearen aldeko olatu honen parte izatera". Auzipetuek hartutako jarrerarekin "ekarpen xumea" egin nahi dutela azaldu dute: "Ekarpena, euskal herritarron kontrako epaiketak gelditu eta behingoz konponbide klabeetan jar gaitezen". Loiolako Aske Gunea "umiltasunetik sortutako hondar alea" da: "Gure helburua, Euskal Herrian sortu behar den herri harresia osatzen eta indartzen joatea da". Herri harresia "epaiketak bukatzeko; gatazkaren konponbidearen alde egin eta aurrerapausoak emateko; Espainiako zein Frantziako estatuek jarri oztopoei aurre egiteko; prozesu demokratikoari bultzada emateko". Euren kontrako epiaketa bertan behera ez dela geldituko jakitun direla esan dute auzipetuek, baina etorkizunean egitekoak diren beste epaiketa guztiak "gelditze bidean" egin nahi dute ekarpena. Horregatik jende guztiari Loiolara azaltzeko deia egin diote. Beñat Lizeaga Madrilen Beñat Lizeaga zumaiarra goizean goizetik Madrilen da Auzitegi Nazionalean. UROLA KOSTAKO HITZA-ri jakinarazi dionez, gaur goizean izan duten "desobedientzia jarrerarekin epaiketa ez dela zilegia irudikatu" nahi izan dute. "Bizkarra eman diogu epaileari eta hark salatik bota gaitu. 15 minutu geroago abiatu du berriz epaiketa" adierazi du. Lizeagak bihar deklaratuko du epailearen aurrean. "Azkenetakoa izango naiz deklaratzen", beraz arratsaldean izango da bere txanda. Hala ere, nabarmendu du "indartsu" daudela auzipetuak. "Babes handia jaso dugu Euskal Herritik eta horrek animoa eta indarra eman digu". Loiolan geratu diren lagunen inguruan galdetuta "babesa eta elkartasuna" adierazi nahi izan die Lizeagak Madriletik. "Bat egiten dugu hartu duten erabakiarekin".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide