Zumaian azken aldian gertatzen ari diren bortizkeria kasuak salatu nahi dituzte gutuna sinatzen duten 84 zumaiarrek. Horrela dio: La naranja mecánica filmeko ultrabiolentzia gogoratzen? Agresibitatea axolagabekeriaz deskargatu asmoz, batere moralik gabe, bidean topatzen zuten edonor bortizki jipoitzen zuten Alexek (filmeko protagonistak) eta bere lagunek. Lagunek? Harrokeria eta amorruz beteriko bultzada, ostiko eta ukabilkadak. Norbere sentimenduak adierazteko baliabide eskasia. Ozarkeria. Harropuzkeria. Grina. Haserrea. Nazka. Alabaina, ez gara film batean bizi, Zumaian baizik. Eta azken aldian badira gure herrian aipatu filmean azaltzen diren antzeko egoerak bizi, pairatu, ikusi, entzun eta sufritu behar izan dituzten hainbat herritar. Herrian bertan, beste herritar batzuen eskutik. Zer dela eta? Ziurrenik inork ez luke ganorazko erantzun bat aurkituko, are gutxiago, jokabide horiek arrazoitzeko argudiorik.
Helburua dena dela ere, hura lortzeko biolentzia erabiltzea oso gauza serioa da. Taberna bateko komun batean inongo justifikaziorik gabe herritar bat inguratu eta ankerkeriaz jipoitzea ez da nolanahiko gertaera. Hori larria da, onartezina; bizikidetzako oinarrizko mugak gainditzen ditu. Eta ez dugu onartzen. Ez dugu onartzen gure inguruan horrelako jokabiderik. Ez dugu nahi beste herritarrak errespetatzen ez dituzten jendeaz inguratuta bizi. Ez dugu nahi lagunarteko harremanak biolentzia justifikatuz eraikitzen dituzten gazteez inguratuta bizi. Eta ez dugu nahi Zumaiako herrian horrelako gertakari bakar bat gehiago ere gertatzerik.
Horregatik, hitz hauek idazten ditugun zumaiarrok, gertatutakoak salatzeaz gain, Zumaiako herritar guztiei dei egiten dizuegu jarrera eta jokabide horiek guztiak baztertzera eta mespretxatzera. Guztion ardura da herritarrok lasai bizitzeko medioak ezartzea eta herritarron arteko errespetua bultzatzea. La naranja mecánica-ko istorioak benetan fikzioa izaten jarraitu dezan nahi dugu.
Sinatzaileak:
Iñaki Aginagalde Mantzisidor
Itsaso Aldalur Goikoetxea
Ainitze Aizpurua Barrena
Alazne Aizpurua Barrena
Iosu Aizpurua Uranga
Igor Aizpurua Plazaola
Kepa Aizpurua Aldalur
Haritz Altzibar Manterola
María Allúe Jiménez
Eli Andres Hernández
Maite Arano Uranga
Ruth Arano Uranga
Naroa Aranzabal Carrasco
Josu Arrieta Arriola
Xabier Arrieta
Ainhoa Aristi Legarra
Joseba Arizaga Arrizabalaga
Arritxu Arruti Fernández
Mikel Artetxe Zinkunegi
Eli Azpillaga Alberdi
Imanol Azkue Salegi
Xabier Azkue Salegi
Ainhoa Azurmendi Echegaray
Pilar Azurmendi Echegaray
Oihane Berraondo Gallastegi
Miguel Calparsoro Forcada
Elena Cano Irureta
Peio Carballo Ostolaza
Arri Chamorro Elosua
Naiara Chamorro Elosua
Eneritz Dorronsoro Senosiain
Aintzane Egaña Galan
Jokin Eizagirre Azpiazu
Naiara Eizagirre Azpiazu
Felix Elortza Basterrika
Oier Esteibar Soraluze
Zigor Etxabe Astigarraga
Alazne Etxabe Salegi
Juan Etxabe Aperribay
Ibon Gainza Arakistain
Haize Galarraga Pinillos
Eneritz Gallastegi Lazkano
Marije Garay Osa
Iñigo Garcia Agirrezabalaga
Jon Garcia Agirrezabalaga
Estibaliz García Colacio
Cristina García Colacio
Isidro García Colacio
Jesus Mari Gonzalez Gabarain
Saioa Granados García
Ane Grijalba Aseginolaza
Olatz Grijalba Aseginolaza
Esteban Iraola Otermin
Jon Iñaki Ispizua Arana
Jon Ituarte Etxabe
Jone Ituarte Senosiain
Maia Ituarte Senosiain
lorea Izagirre Alkorta
Eneritz Lazkano Agirrezabalaga
Uhin Loiola Uranga
Aitor Manzisidor Mendizabal
Miren Arantza Manterola Tena
María Monedero Aizpurua
Itziar Olaizola Martija
Jone Olaizola
Esti Mora Olazagoitia
Ainhitze Odriozola Odriozola
Lucia Peña Irureta
Iratxe Plazaola Aizpurua
Txomin Plazaola Aizpurua
Onditz Querejeta Yeregui
Maider Salaberria Estolaza
Arantxa Senosiain Eizagirre
Jose Luis Suarez
Agurtzane Ugalde Garmendia
Imanol Ulazia Aramendi
Amaia Unanue Manterola
Ainhoa Uranga
Jokin Urkidi Ostolaza
Aitor Valero
Maddi Zarautz Larrañaga
Gorka Zendoia Aginagalde
Alazne Zendoia Osa
Arritokieta Zubimendi Fernández