Jainkosak eta emakume heroiak. Soinekoak eta monumentuak jardunaldirako espreski prestatu du Joseba Larretxe Josevisky-k Zer jantziko dut mundua salbatzeko? hitzaldia. Komiki zale amorratua izaki, emakumezko heroien jantziak aztertu ditu, eta ondorio batera iritsi da: super heroien janzkerak aldaera asko ditu.
Komikigilea zara zu. Zer-nolako lotura izan dezakete super heroien eta Balentziagaren soinekoek?
Komikizale amorratua banaiz ere, ez nion sekula erreparatu emakumezko pertsonaien janzkerari. Balentziaga museotik lan hau egitea eskatu zidatenean aztertzen hasi nintzen, handik eta hemendik informazioa bilatzen, eta ikusi dut gai konplexua dela. Topikotatik harago doa.
Badirudi super heroiak irudikatzean, likra eta kolore bizizko jantziekin ikusten ditugula.
Bai, hala da, klixe modukoa badago gai horren inguruan. Askotan topikoak izan daitezke baina topiko horiek noski fundamentatuta daude, badute diziplina horren sorrerarekin lotura zuzena.
Hortik abiatuz, komikigintzaren hastapenari eutsiko diezu, ezta?
Bai, hori da. Komikigintza Bigarren Mundu Gudaren amaieran sortu zen, 1930. urteko hamarkadan. Alderdien propaganda egiteko baliatu zuten batzuk, eta super heroi gisa irudikatu izan zituzten agintariak askotan. Horrekin batera, zirkoaren sorrerak ere izan du eragina. Trapezisten eta emakume bizarduna bezalako pertsonaien janzkerak ere lotura dute, adibidez.
Super heroiek Balentziagaren goi joskintzako soinekoak jantzi al ditzakete?
Egun bai. AEBtan izan da herioen jantzi aldaketa da hori, esaterako. Egun super heroien janzkerak aldaera asko ditu.