Marian Beitialarrangoitia: «Kulturaren inguruko arazoa ez da azpiegituretara soilik mugatzen»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko mai. 29a, 08:45

Aldundiaren jarduna «herrietara gerturatzeko» asmoz, eskualde buruak bisitatuko dituzte Gipuzkoako diputazioko ordezkariek datozen egunetan. Gaur Aldundiko komunikazio zuzendari Marian Beitialarrangoitia (Legazpi, 1968) izango da Zarautzen, Antoniano aretoan 19:00etan, etorkizunerako proiektuak eta ildo nagusiak aurkezteko. Gizarte politikan, mugikortasunean, hondakinen kudeaketan eta garapen ekonomikoa eta fiskalitatean sakonduko du gehienbat Beitialarrangoitiak. «Batez ere gai orokorrak dira, baina aldi berean, zerikusia dute herri eta eskualdetako errealitatearekin». Eskualdeetan egingo dituzten ekarpenei garrantzia eman dio legazpiarrak. «Herrialde osoari dagokion politika definitzerakoan» eskualdetan egin ditzaketen ekarpenak «garrantzitsuak» direla dio. Hala, proiektuak azaltzeaz gain, herritarren proposamenekin osatu nahi dute datozen urtetarako plangintza. Mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera sustatzea duzue helburu. Zarautzen bidegorri sarea bateratzea aurreikusi al duzue? Bidegorri sarea egiteko plangintza egina dago, eta neurri batean, badago asmoa bidegorri zati berriak egin eta osotasun bat emateko. Helburua gure desplazamendu ohiko horietan, batik bat, bidegorrien erabilera zabaltzea da, jendea bizikleta erabiltzera ohitzea, eta autoen erabilera mugatzea. Hori da bilatu behar den garapena, eta horretarako elkarlanean jardun beharko dugu udalekin. Izan ere, herri bakoitzak bere errealitatea du, eta sare hori osatzeko tokian tokiko ezaugarrik kontuan izan behar dira. Errepideen egoera egonkortu eta estrategikoak direnak soilik egitea aurreikusi duzue. Saihesbidea horietako bat al da? Proiektu bat bazen bere garaian, baina aurreikusita [...]

Marian Beitialarrangoitia

Marian Beitialarrangoitia (Argazkilaria: Gari Garaialde-Argazki Press)

Aldundiaren jarduna «herrietara gerturatzeko» asmoz, eskualde buruak bisitatuko dituzte Gipuzkoako diputazioko ordezkariek datozen egunetan. Gaur Aldundiko komunikazio zuzendari Marian Beitialarrangoitia (Legazpi, 1968) izango da Zarautzen, Antoniano aretoan 19:00etan, etorkizunerako proiektuak eta ildo nagusiak aurkezteko. Gizarte politikan, mugikortasunean, hondakinen kudeaketan eta garapen ekonomikoa eta fiskalitatean sakonduko du gehienbat Beitialarrangoitiak. «Batez ere gai orokorrak dira, baina aldi berean, zerikusia dute herri eta eskualdetako errealitatearekin». Eskualdeetan egingo dituzten ekarpenei garrantzia eman dio legazpiarrak. «Herrialde osoari dagokion politika definitzerakoan» eskualdetan egin ditzaketen ekarpenak «garrantzitsuak» direla dio. Hala, proiektuak azaltzeaz gain, herritarren proposamenekin osatu nahi dute datozen urtetarako plangintza.

Mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera sustatzea duzue helburu. Zarautzen bidegorri sarea bateratzea aurreikusi al duzue?
Bidegorri sarea egiteko plangintza egina dago, eta neurri batean, badago asmoa bidegorri zati berriak egin eta osotasun bat emateko. Helburua gure desplazamendu ohiko horietan, batik bat, bidegorrien erabilera zabaltzea da, jendea bizikleta erabiltzera ohitzea, eta autoen erabilera mugatzea. Hori da bilatu behar den garapena, eta horretarako elkarlanean jardun beharko dugu udalekin. Izan ere, herri bakoitzak bere errealitatea du, eta sare hori osatzeko tokian tokiko ezaugarrik kontuan izan behar dira.

Errepideen egoera egonkortu eta estrategikoak direnak soilik egitea aurreikusi duzue. Saihesbidea horietako bat al da?
Proiektu bat bazen bere garaian, baina aurreikusita zegoen bezala behinik behin, ez zen bideragarria; herritarrek ere ez zuten babesten, zonaldeari txikizioa eragingo ziolako, eta garestia zelako. Hortaz, erdigunetik trafiko osoa pasatzea ekidingo duen beste alternatiba baten bila ari dira egun. Planteatzen zen proiektuak eragozpen asko ekartzen zituen, eta zonaldekoentzat hori ez zen irtenbidea. Beste sistema bat aurkitu beharra dago, beraz, herritarrekin. Horrek ez du esan nahi azpiegitura handien kontra gaudenik, lehentasunak finkatu behar direla baizik. Izan ere, aurreko legealdietan, urte gutxian, azpiegitura asko egin ziren. Eta horrek defizita eta ekonomiagandiko izugarrizko morrontza ekarri digu.

Kulturaren inguruan modelo berria sortu nahi du Aldundiak. Zertan oinarrituko da eredu hori?
Aldundiak dio kultur politikan sormenak izan behar duela ardatza. Guk sormena euskaratik eta euskaraz ulertzen dugu, eta kultura hori da sustatu behar dugun ardatzetako bat, zalantzarik gabe. Kultura elkarbanatu behar den zerbait da, trukean oinarritua, ondare bat da,baita aberastasunen sorlekua ere. Hori dela eta, eragileen artean sare bat sortu behar dela deritzogu. Horretarako, askotan beharrezkoak izaten dira azpiegiturak, eta horiek herritarren zerbitzura jarri behar dira.

Azpiegiturei dagokionez, egun Zarautzen hutsune handia dago: Modelo eta Lizardi itxita daude. Zerbait sortzekotan erabiltzaileekin zein sortzaileekin adostu beharkoal  litzateke?
Bai. Kultura ez da erabiltzaileei kontsumoa bermatzea soilik, sortzaileei tresnak eman behar zaizkie elkarren artean harremanetan jarri eta sareak osa ditzaten. Tresna horiek, ordea, ez dute zertan azpiegieturek izan behar.  Ez da kulturaren arazoa azpiegituetara mugatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide