Balentziaga Museoak mota guztietako iritziak sorrarazi ditu herritarren artean

Getariako Hitza 2011ko eka. 8a, 10:50

«Gaur museoaren inauguraziora etorri diren guztiak etor daitezela urte eta erdi barru, ea zer-nolako panorama ikusten duten», kexatu da Manuel Fernandez getariarra. Fernandezen ustez, «gehiegizkoa» da Balentziaga Museoaren proiektua, baita atzo egin zuten ekitaldia ere. Museoaren gainean jarrera ezkorra du herritarrak, «etorkizunik» ez duela izango uste baitu: «Getaria bezalako herri batean halako museo batek ez du funtzionatuko. Jendea behin etorriko da, eta kitto. Gainera, hemen ez dago modarekiko halako zaletasunik. Krisi garaian hau guztia egitea astakeria hutsa da, are gehiago guztion poltsikotik ordaintzen badugu», dio haserre. Bestetik, azken egunetan «polizia gehiegi» ibili dela kalean adierazi du. Getariako herrigunea poliziaz josi zen atzo, eta aurreko egunetan ere joan-etorria etengabea izan da. Balentziaga Museoaren bi eraikinak blindatu egin zituzten ertzainek. Frankotiratzaile bat ere ikus zitekeen eraikinaren goikaldean, eta goizetik Sahatsaga kalea itxi zuten ibilgailuentzat. Askotariko jarrerak Herritarren artean mota guztietako iritziak eragin ditu Balentziaga Museoak. Faroletan Cristobal Balentziagaren soinekoen irudiak zintzilikatu zituzten, eta hainbat dendatako erakusleihoek jostunari erreferentzia eginez hornitu zituzten. Baina bestelako adierazpenak ere baziren herrian atzo: Etxeko balkoietan ikurrin batzuk, baita Lotsagabeak, Gora Euskal Errepublika edo Ni reyes ni bufones jartzen zuten pankartak ere. Fernandez bezala, badira museoa eta atzoko inaugurazioa «gehiegizkotzat» jotzen dutenak. Hala ere, beste batzuk itxaropentsu azaldu [...]

«Gaur museoaren inauguraziora etorri diren guztiak etor daitezela urte eta erdi barru, ea zer-nolako panorama ikusten duten», kexatu da Manuel Fernandez getariarra. Fernandezen ustez, «gehiegizkoa» da Balentziaga Museoaren proiektua, baita atzo egin zuten ekitaldia ere.
Museoaren gainean jarrera ezkorra du herritarrak, «etorkizunik» ez duela izango uste baitu: «Getaria bezalako herri batean halako museo batek ez du funtzionatuko. Jendea behin etorriko da, eta kitto. Gainera, hemen ez dago modarekiko halako zaletasunik. Krisi garaian hau guztia egitea astakeria hutsa da, are gehiago guztion poltsikotik ordaintzen badugu», dio haserre.
Bestetik, azken egunetan «polizia gehiegi» ibili dela kalean adierazi du. Getariako herrigunea poliziaz josi zen atzo, eta aurreko egunetan ere joan-etorria etengabea izan da. Balentziaga Museoaren bi eraikinak blindatu egin zituzten ertzainek. Frankotiratzaile bat ere ikus zitekeen eraikinaren goikaldean, eta goizetik Sahatsaga kalea itxi zuten ibilgailuentzat.
Askotariko jarrerak
Herritarren artean mota guztietako iritziak eragin ditu Balentziaga Museoak. Faroletan Cristobal Balentziagaren soinekoen irudiak zintzilikatu zituzten, eta hainbat dendatako erakusleihoek jostunari erreferentzia eginez hornitu zituzten. Baina bestelako adierazpenak ere baziren herrian atzo: Etxeko balkoietan ikurrin batzuk, baita Lotsagabeak, Gora Euskal Errepublika edo Ni reyes ni bufones jartzen zuten pankartak ere.
Fernandez bezala, badira museoa eta atzoko inaugurazioa «gehiegizkotzat» jotzen dutenak. Hala ere, beste batzuk itxaropentsu azaldu dira. Kaia jatetxeko langileek, besteak beste, herrira turismoa ekarriko duela uste dute. «Atzo, esaterako, jatetxe batzuk beteta zeuden afaltzeko orduan. Moda gustatzen zaiona etorriko dela uste dut, eta ostalaritzan antzemango dugu hori».
Bihar, herritarren txanda
Getariarrei irekiko dizkiete bihar museoko ateak, baina izena eman dutenei soilik. «Gu ere hor izango gara», zioten eraikin kanpoan zeuden ahizpa bikiek, ertzainak ondoan zituztela. «Bixki izeneko garbitegia genuen, eta behin garbitu genuen Balentziagaren soineko bat, lentejuelaz josia», zioten. «Hura bai harribitxia»

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide