Arroa Beheko herritarren “segurtasuna bermatzeko” sinadura biltzen ari dira

Ane Olaizola 2011ko ots. 18a, 10:22

“Arroa Behetik pasatzen den errepidean ibilgailuentzako abiadura maximoa 50 kilometro ordukoa da. Araututako gehiengoa hori bada ere, autoak eta motoak izugarrizko abiadan pasatzen dira, eta auzotarren segurtasuna kolokan jartzen dute”, dio Joseba Osa Arroa Beheko bizilagunak. Auzoaren goiko aldean dauden etxebizitzak, tren geltokia eta ikasleentzako autobus geltokia N- 634 errepideak banatzen du auzogunetik. Errepidea oso zuzena izanik, ibilgailuek “abiadura handiegia” hartzen dutela salatu dute herritarrek. Hori hala, bertan semaforoa jartzeko sinadura biltzen hasi da Arroa Beheko Ezkaizto auzo elkartea. Elkartekoek diote auzoko haurrek eta adinduek, batez ere, “izugarrizko arazoak” dituztela bidea gurutzatzeko. “Auzogunean hainbat zerbitzu dago: ikastetxea, tabernak, elkarteak… Haietara joateko nahitaezkoa da kamioa pasatzea. Arriskua ikusita, ordea, batzuk ez dira ausartzen errepidea gurutzatzera”, dio elkarteko kide Maite Centerok. Arazoa “aspalditik” datorrela dio Centerok: “Hamar urte baino gehiago dira semaforoa, zebrabidea edota tunela jartzeko eskatzen hasi ginenetik. Ezezkoak jaso ditugu”. Ondoren, Arroa Behean saihesbidea egiteko proiektua sortu zela dio Centerok: “Saihesbide hori egitean, errepide nazionala herriko kale izatera pasatuko litzateke. Horren zain egon gara azken urteotan, baina azken hiru urteetan sahiesbidea geldirik dago, krisiaren ondorioz. Ez dakigu noiz arte egongo den ez atzera ez aurrera, eta ezin dugu egon itxaroten”. Horri aurre egiteko jarri du elkarteak sinadura bilketa abian. Eta [...]

“Arroa Behetik pasatzen den errepidean ibilgailuentzako abiadura maximoa 50 kilometro ordukoa da. Araututako gehiengoa hori bada ere, autoak eta motoak izugarrizko abiadan pasatzen dira, eta auzotarren segurtasuna kolokan jartzen dute”, dio Joseba Osa Arroa Beheko bizilagunak. Auzoaren goiko aldean dauden etxebizitzak, tren geltokia eta ikasleentzako autobus geltokia N- 634 errepideak banatzen du auzogunetik. Errepidea oso zuzena izanik, ibilgailuek “abiadura handiegia” hartzen dutela salatu dute herritarrek. Hori hala, bertan semaforoa jartzeko sinadura biltzen hasi da Arroa Beheko Ezkaizto auzo elkartea.
Elkartekoek diote auzoko haurrek eta adinduek, batez ere, “izugarrizko arazoak” dituztela bidea gurutzatzeko. “Auzogunean hainbat zerbitzu dago: ikastetxea, tabernak, elkarteak… Haietara joateko nahitaezkoa da kamioa pasatzea. Arriskua ikusita, ordea, batzuk ez dira ausartzen errepidea gurutzatzera”, dio elkarteko kide Maite Centerok.
Arazoa “aspalditik” datorrela dio Centerok: “Hamar urte baino gehiago dira semaforoa, zebrabidea edota tunela jartzeko eskatzen hasi ginenetik. Ezezkoak jaso ditugu”. Ondoren, Arroa Behean saihesbidea egiteko proiektua sortu zela dio Centerok: “Saihesbide hori egitean, errepide nazionala herriko kale izatera pasatuko litzateke. Horren zain egon gara azken urteotan, baina azken hiru urteetan sahiesbidea geldirik dago, krisiaren ondorioz. Ez dakigu noiz arte egongo den ez atzera ez aurrera, eta ezin dugu egon itxaroten”. Horri aurre egiteko jarri du elkarteak sinadura bilketa abian. Eta datorren astelehenera bitartean izenpetu ahalko dute eskaera auzotarrek, Txomin tabernan, Ainhara ile apaindegian, Ederki elkartean eta estankoan .
Ezkaiztoak ez ezik, Urolako Adinduen Kontseilua ere ari da semaforoa lortzeko borrokan. Ramon Olano kidea da. Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera aurkeztu dutela adierazi du Olanok, eta erantzunaren zain daudela dio.
Azken urteetan “istripu ugari” gertatu direla gogoratzen dute auzotarrek, horietako batzuk “larriak”. Baina “ezbehar larriagoren bat” gertatu baino lehen, auzotarrek konponbidea nahi dute.
Halaber, auzotarrek “kontzientzia” dutela sumatzen dute elkartekoek, “guztiei eragiten dien” arazoa baita. Horrez gain, adierazi dute Arroa Beheak ez duela hirigune izaera, eta horregatik luzatu dela horrenbeste prozesua. “Saiatu gara irtenbidea topatzen, baina horrenbeste ezezko jaso ditugu, jada etsita geunden”, dio Osak.
Elkarteak duela gutxi Alazne Olaizola Zestoako alkatearekin egin zuen bilera. Alkateak orduan Azpeitiako kasua azaldu zietela adierazi dute elkarteko kideek, duela gutxi hango saihesbidean semaforoak jarri baitituzte. Hori hala, ekimena martxan jartzea erabaki dute auzotarrek. Biltzen dituzten sinadura guztiak Zestoako Udaletxera eramango dituzte, eta handik Gipuzkoako Foru Aldundira bideratuko dute eskaera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide