Gorka Aranberri Kontxako Banderarekin. (Karkara.eus)
Talentua duenari aukerak eman egin behar zaizkiola esaten da. Baliatzea bere esku egoten da gero. Badu berezkotik patroi lanean Gorka Aranberrik (Donostia, 1987), eta antzematen zitzaion ume-umetatik bazekarrela zerbait. Haurra zela egin zuen debuta Zarautzekin, 14 urterekin, eta bera zuen patroi
Enbata traineruak 2003an, TKE ligaren lehen aldian, taldeak azken estropadan maila galdu zuenean. Amari besarkatuta, negar egin zuen Getxoko (Bizkaia) arranplan egun hartan. Hamalau urteren buruan, bost aldiz irabazi du Kontxako Bandera. Azkena igandean, Oriorekin. Taldekideek arranplatik nola atera zuten ikustea oso adierazgarria izan zen.
Berriak elkarrizketa egin dio Aranberriri.
Inoiz igo al zenuen Donostiako arranpla arraunlari taldekideek besoetan hartuta?
Sekula ez, aurreko igandera arte. Aurreneko aldia izan zen, eta, gainera, ezustean harrapatu ninduten, ezetz esateko denborarik gabe. Jendeak bere emozioak atera egiten ditu arranplan une horietan, eta horrela gertatu zen. Ni bakarrik ez nintzen izan, gainera; taldekide batzuk ere igo zituzten aupatuta behetik gora. Polita izan zen.
Zu gabe Kontxa ez zutela irabaziko adierazi nahi izan zizuten taldekideek?
Orion hasi nintzenean, uste dut aurreneko elkarrizketa
Karkarabertako herriko aldizkariari eman niola, eta, galdera baten erantzunean, honako hau esan nien: "Kanpotik datorren patroi batek herritarren errespetua irabazi nahi badu, emaitza onak lortu behar ditu ezinbestean". Jendearen errespetua irabazi dudala ikusi dut, emaitzak hor daudelako hori erakusten, eta horretaz oso harro sentitzen naiz.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen
Berrian.