Jon Lasa: "Zientziaren aldeko apustua egitea inbertsio bat da"

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 21a, 12:14

Sentsazioak eta intuizioak garrantzitsuak izan dira beti arraun entrenamenduetan. Lasak uste du gaur egun, horiek alboratu gabe, datu objektiboekin eta zientziarekin lot daitezkeela.

Jon Lasa, itsas ingeniaria. (Gorka Rubio / Argazki Press) Arrauna gaur egungo parametroetan ikusgarriago eta lehiakorrago egiterik ez dagoela iritzita, neurketa zientifikoak aplikatu, eta horien araberako irtenbideak aurkitzearen aldekoa da Jon Lasa ingeniaria (Orio, Gipuzkoa, 1984). Arraunaren eta zientziaren arteko uztarketa hori lanbide bilakatu, eta Branka Composites enpresa sortu zuen. Arraun taldeekin elkarlanean aritzen dira, eta Branka izeneko trainerua sortu zuten iaz. Zientzia gai al da, gaur egun, estropada bat baldintzatzeko? Sentsazioen eta intuizioen araberako arraunketa izan da, batez ere, orain artekoa, eta subjektibotasun horretatik gauza askok ihes egiten dute. Puntu batera iritsi gara, zeinetan jada ematen duen hobekuntza gehiago egitea ezinezkoa dela. Zientziak, ordea, lagun dezake horretan. Pertzepzio pertsonaletatik aldendu, eta errendimendua hobetzeko aukera handia eskaintzen du. Arraun mundua prest al dago berrikuntza zientifiko eta teknologikoei atea irekitzeko? Tostako arraunketa eta aulki mugikorra desberdindu behar dira. Tostako arraunketakoak itxiago egon ohi dira halako berrikuntzei. Badaude dogma batzuk hor egonkortuta, eta badirudi hortik aldentzeak beldurra ematen diela. Aldiz, zientziak leku handiagoa du aulki mugikorrean; Olinpiar Jokoetan, esaterako, zientifikoki azterketa asko egiten dituzte. Traineruetan gutxiago, nahiz eta aldea dagoen talde batetik bestera. Hala ere, suma daiteke badatorrela; ezin da eragotzi. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berriaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide