Alazne Apalantza: "Gernu ihesa ez da soilik erditu diren emakumeen arazoa"

'Berria' egunkaria 2020ko mar. 29a, 09:42

Gernu ihesari buruzko tabu handia dagoela uste du Apalantza fisioterapeutak: "Emakumeon arazoa delako". Prebenitzeko biderik onena gaiaz hitz egitea eta norbere gorputza ezagutzea dela uste du. Errezildarrari elkarrizketa egin diote 'Berria' egunkarian.

Alazne Apalantzak kontsulta itxi eta desinfektatu behar izan du koronabirusagatik (Errezil, Gipuzkoa, 1985), eta, anabasaren erdian, ia ahantzi egin zaio gernu inkontinentziaren eguna igaro dela: martxoaren 14an izan zen, justu Hego Euskal Herrian konfinamendua ezarri zutenean. Fisioterapeuta da Apalantza, eta Tolosako Emeki osasun eta zaintza gunean egiten du lan, psikologo, hezitzaile, emagin, pediatra eta nutrizionistekin batera. Emakumeen osasunean espezializatuak daude: "Etapa ezberdinetan laguntza fisiko eta emozionala ematen diegu".

Ikerketa batek kaleratu berri du emakumeen %80k aitortu dutela gernu ihesa dutela edo izan dutela inoiz. Zergatik gertatzen da?

Hainbat motatako inkontinentziak daude, eta kausa ezberdinak dituzte. Gehien ikertu dena esfortzuan metatzen den gernu ihesa da: izan daiteke kirola, inpaktuak, saltoak, korrika, pisuarekin saltoak egitea... Baina baita eztul eta doministiku egiten dugunean ere, edo barre asko egitean. Zoru pelbikoaren funtzio garrantzitsu bat da organoak bere lekuan mantentzea funtzio egoki bat izan dezaten. Inkontinentzia funtzionaltasun gabezia bat da: zoruak ja ez ditu organoak eusten esfortzuetan, eta esfinterraren funtzioari kalte egiten dio.

Zoru pelbikoaren arazoa da soilik?

Ez. Lauko dantza baten modukoa da: sabaia diafragma litzateke; sabelaldeko muskulatura, aurrealdean; bizkarrezurra eta lunbarrak, atzealdea; eta zoru pelbikoa behean edukiko genuke. Kasu askotan, zoru pelbikoaz harago, sabeleko inkonpetentzia bat ere gertatzen da. Zeren zoru pelbikoaren funtzio oso garrantzitsu bat sabelaldetik datozen presioak kudeatzea baita. Ikusi behar da norbanakoan funtzio horiek mantentzen diren.

Gizonek ere badute zoru pelbikoa. Zergatik aipatzen da emakumeen kasuan batez ere?

Emakumeen zoru pelbikoak, gure ugalketa aparatuarengatik, hiato gune bat dauka: alegia, aurrealdea ez dago hain tapizatua. Gizonezkoen kasuan, zakil-barrabilak kanporantz izateak egiten du pubisetik kokzixera azpialde hori guztia tapizatuago egotea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide