Palestinaren aurkako zapalkuntzaren lekukotza, Apoakoen ahotsetan

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 2a

Apoa poesia irakurle taldea. (Kulturaz kultur kooperatiba)

Apoa poesia irakurle taldeko hainbat kidek Hamahiru poeta palestinar: gailendu dadila hitza bildumari ahotsa jarri diote. Azken hamarkadetako Palestinako poesiaren erakusgarri den euskarara itzulitako lan honekin, Palestinaren aurkako zapalkuntzaren hamasei ikuspegiri eta lekukotzari ahotsa jarri nahi izan diete Apoakoek.

Hamahiru poeta palestinar: gailendu dadila hitza itzulpen lanari ahotsa jarri diote Apoa poesia irakurle taldeko hainbat kidek. Era horretan, Palestinaren aurkako zapalkuntzaren hamasei ikuspegi eta lekukotzei ahotsa jarri nahi izan diete Dinamoa sormen gunean biltzen den irakurle taldekoek. Lan horrek, azken hamarkadetako Palestinako poesiaren erakusgarri bat biltzen du, euskarara itzulita; hain zuzen ere, hamahiru poetaren hamasei poema jasotzen ditu, hamalau itzultzailek itzulita. Joan den udazkenean, Senez itzulpen aldizkariaren 56. zenbakian argitaratutako lana da bilduma, Isabel Etxeberria Ramirezek bilduta eta editatuta.

Genozidioaren itzalari, hura ezagutzen ez dutenek ere ezin diotela ihes egin azaldu dute Apoakoek. "Izan ere, bada ardura unibertsal bat bere larruan ez bada, bere herrian halakorik bizi duenari begirune humanoz bide ematea. Handia da elkartasunaren ahala. Bakoitzak bere gogoaren eta egokieraren arabera topa dezake elkartasuna erakusteko era. Apoa taldean poesia irakurtzen dugu taldean, hori da gure jardun iraultzailearen alderdi bat. Bestea da, pertsona garen aldetik, duintasunez bizitzen saiatzea ahal dugun heinean, ahal dugun denean. Herriko jendea gara", adierazi dute Apoa poesia irakurle taldekoek.

Lanean bildutako hitza "genozidioaren muinera begira mintzo" da, Apoakoen arabera, eta hitz horri ahotsa jarri diote: "Abagune historiko tragikoenen lekukotza ematea ere badagokio artearen edertasunari, eta esku-eskura jarri zaigunez, horren lagin garaikide bat dakargu grabazio sorta honekin". Grabazio sorta Kulturaz kultur kooperatibaren Kultur Artxibategi Digitalean jaso dute Apoakoek, eta honako loturan entzun daiteke. 

'Hamairu poeta palestinar: gailendu dadila hitza' lana

  • Senez itzulpen aldizkariaren 56. zenbakian argitaratutako lana.
  • Koordinazioa eta edizioa: Isabel Etxeberria Ramírez.

  • Itzulpenak:
  • Eider Beobide eta Maria Oses: Alkandora berdea; Bereizketa hesia; Izarrik gabeko gau batean eta Gure aitona terrorista zen.
  • Olatz Esteban: Pikutara zure arte-irakaspenak eta Nire jendea hiltzen ari da.
  • Larraitz Fagundez eta Leire Lakasta: Sábir eta Zainab teilatura igo zirenekoa eta Iraultza abian.
  • Garazi Goldarazena eta Anitz Zapirain: Bai, ez gara hilen, baina eta Zorroztu ezpata zeure lepoan.
  • Oihane Gurrutxaga: Galdeketa baten laburpena.
  • Miren Irizar: Haren baitan egon baino ez dut nahi.
  • Maider Ramirez: Bonbila apurtua dir-dirka.
  • Ainhoa Salaberria: Ia lau urteko norbaiten egunerokotik.
  • Iñigo Satrustegi: Diaspora.
  • Nora Unanue: Bizitza irakasten dugu, jauna.
  • Arkaitz Uranga: Itxaropena deritzon fobia bat pairatzen dut.
  • Egileak eta Apoakoen ahotsak:
  • Ia lau urteko norbaiten egunerokotik: Hanan Ashrawi. Ahotsa: Ainhoa Odriozola. Doinua: Le Trio Joubran.
  • Haren baitan egon baino ez dut nahi: Fadwa Tuqan. Ahotsa: Amaia San Vicente. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Alkandora berdea: Naomi Shihab Nye. Ahotsa: Amaia San Vicente. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Sábir eta Zainab teilatura igo zirenekoa: Taha Muhammad Ali. Ahotsa: Ane Borda. Doinua: Anouar Brahem.
  • Itxaropena deritzon fobia bat pairatzen dut: Maya Abu Al-Hayat. Ahotsa: Eder Iturralde. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Bonbila apurtua dir-dirka: Noor Hindi . Ahotsa: Edurne Lazkano. Doinua: Mohamed Abdelwahab (National Arab Orchestra).
  • Bizitza irakasten dugu, jauna: Rafeef Ziadah. Ahotsa: Eñaut Frantsezena. Doinua: Gustavo Santaolalla.
  • Gure aitona terrorista zen: Mosab Abu Toha. Ahotsa: Xabier Gantzarain. Doinua: Gustavo Santaolalla.
  • Galdeketa baten laburpena: Samih al-Qasim. Ahotsak: Maider Egiguren eta Jose Luis Otamendi. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Diaspora: Yaffa As. Ahotsa: Maider Egiguren. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Zorroztu ezpata zeure lepoan: Zein Bseiso. Ahotsa: Mikel Alberdi. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Bai, ez gara hilen, baina: Muin Bseiso. Ahotsa: Jose Luis Otamendi. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Izarrik gabeko gau batean: Mosab Abu Toha. Ahotsa: Pablo Dominguez. Doinua: Kulturaz kooperatiba
  • Pikutara zure arte-irakaspenak, nire jendea hiltzen ari da: Noor Hindi. Ahotsa: Pablo Dominguez. Doinua: Kulturaz kooperatiba.
  • Bereizketa hesia: Naomi Shihab Nye. Ahotsa: Roberto Oñederra. Doinua: Mohamed Abdelwahab (National Arab Orchestra).
  • Iraultza abian: Raxid Hussein. Ahotsa: Nerea Arruti. Doinua: Sanaa Moussa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide