Sua piztu da gaur arratsaldean Beristain baserrian, Azkoitia eta Azpeitia artean. Ertzaintzak 16:50ean jaso du abisua eta, jakinarazi duenez, baserriaren teilatuak hartu du su, eta ez da zauriturik egon. Suhiltzaileak eremu horretara joan dira eta sua kontrolatzea lortu dute, Azkotiko Udaltzaingoak berretsi duenez. Hala ere, arriskua erabat ezabatu arte lanean jarraituko dute suhiltzaileek.
Sutea bizi zegoen momentuan Iosu Iriondok hartu dituen irudiak dira honakoak: