Urteroko usadioarekin jarraituz, Elizkalean Korputz festak hasi aurretik jokatu dute erretz txapelketa aurten ere. Atzo arratsaldean izan zen txapelketa Main tabernan, 11 bikotek parte hartuz. Txapelketaren irabazleak Marta eta Yugo izan ziren eta txapeldunordeak Gloria eta Anita. Bi bikoteek sariak Elizkaleko festen antolatzaileetako bat den Amaia Garmendiaren eskutik jaso zituzten.
Korputzak ofizialki ostegunean hasiko dituzte Elizkalean, 18:00etan. Gero, larunbateko gauerdia arte egunero izango dira ekintzak kale horretan: trikitilariak, Juan Antxieta musika eskolakoen kalejirak, dantzariak, DJak, Kantu Jirakoak nahiz lagunarteko afaria.
Hona hemen Korputz jaietako egitaraua, osorik:
Ekainak 26, osteguna.
- 18:00. Jaien hasiera.
- 19:00. Meza, kaleko hildakoen alde.
- 20:00. Enaitz eta Erkizi trikitilariak, Mendizale tabernaren aurrean.
Ekainak 27, ostirala.
- 18:00. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
- 19:00. Kantu Jirakoen kalejira.
- 20:30-23:30. Porru DJaren emanaldia.
Ekainak 28, larunbata.
- 13:00. Itsasi taldeko dantzariak.
- 19:30. Trikitilarien kalejira.
- 20:00. Lagunarteko afaria, Mendizale tabernan.
- Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
- 22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.
- 24:00. Zozketako zenbaki sariduna aterako dute.