Zortzi bikotek parte hartuko dute hilaren 18an egingo duten errekortarien Uztai Txapelketan

Julene Frantzesena 2025ko mai. 6a, 08:09

Errekortari bat, duela bi urte Azpeitian egin zuten uztaien txapelketan. (Ihintza Elustondo)

Igande horretan 17:30ean hasiko da Iherraren omenezko txapelketaren hirugarren edizioa, zezen plazan. Kalian Gora zezen elkarteak antolatutako txapelketan parte hartuko du, besteak beste, Xabier Iturralde errekortari azpeitiarrak. Hitzordurako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Zortzi bikote ariko dira nor baino nor hilaren 18an, igandez, zezen plazan jokatuko duten errekortarien Iherraren omenezko III. Uztai Txapelketan. 17:30ean hasita, zezenaren aurrean beren abileziak erakutsiko dituzte hamasei errekortarik, eta behin saioa bukatzean, ikusleen behiez gozatu ahal izango dute.

Kalian Gora zezen elkarteak antolatutako txapelketan honako bikote hauek parte hartu dute, eta tartean izango da Xabier Iturralde errekortari azpeitiarra. Honako hauek ariko dira Azpeitian: Ander Lizarralde (Villabona, Gipuzkoa) eta Roberto Constanza (Orkoien, Nafarroa); Mario Gonzalez (Tarazona, Espainia) eta Luis Miguel Galingo Kimera (Rada, Espainia); Xabier Iturralde (Azpeitia) eta Javier Soler (Canet d'en Berenguer, Herrialde Katalanak); Asier Estarringa (Iruñea) eta Edgar Teixeira (Caparroso, Nafarroa); Rafa Moralo (Alcora, Herrialde Katalanak) eta Chus Zaldivar (Gallur, Espainia); Julen Ruete (Peralta, Nafarroa) eta Enaitz Tardio (Tolosa, Gipuzkoa); Ander Gallastegi (Durango, Bizkaia) eta Anartz Almorza (Bergara, Gipuzkoa); eta Jorge Membrado (La Almunia, Espainia) eta Alvaro Cabezon Cheli (Funes, Nafarroa).

Hitzordurako sarrerak salgai izango dira maiatzaren 16ra bitartean, Mendizabal, Korrale, Jim Clark eta Pastorkua tabernetan. Gainera, sarrerak erreserbatzeko aukera ere izango da, 629 27 12 27 telefono zenbakira deituta. 0 eta 5 urte bitarteko haurrek doan ikusi ahal izango dute txapelketa, 5 eta 14 urte bitartekoek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, berriz, hamabost euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide