Erlo Telebista kalitate hobean ikusteko hainbat aldaketa tekniko egin dute

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 19a, 11:02

Aldaketa horiek tarteko, "baliteke Azkoitiko eta Azpeitiko zenbait tokitan berriro ikusteko eskuz sintonizatu behar izatea"

Erlo Telebistak hainbat aldaketa tekniko egin ditu, "ikus-entzuleek kanala kalitate hobean ikus dezaten". Aldaketa horien tarteko, Azkoitiko eta Azpeitiko zenbait gunetan telebista kanal hori berriro sintonizatu beharko dela azaldu du Erlo Telebistak. Tokiko telebistaren kanala berriro ikusteko telebista eskuz sintonizatu beharko da lehengo frekuentzia berean, hau da, UHFko 35. kanalean (586 MHZ).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide