(Uztarria.eus)
San Inazio jaien atarira iritsi da dagoeneko Azpeitia, eta herritarrak prest daude lau eguneko jai-giroan murgiltzeko. Herriaren alde lan egin duen pertsona edo eragileren bati ematen dio udalak txupinazoa botatzeko aukera urtero. Aurtengoan, baten faltan bi protagonista izango dira: Udal Musika Bandak eta Antxieta Arkeologi taldeak hasiko dituzte festak. 150 urte egin ditu aurten bandak; eta 50, berriz, arkeologoen taldeak. Errekonozimendua jasoko dute, beraz, larunbatean, baina bi elkarteek argi dute lanean jarraitzeko gogoz eta ilusioz daudela.
Azpeitiko Udal Musika Bandan 45 lagun inguruk jotzen dute, eta 20 instrumentutik gora dituzte, "denetarikoak". Unai Frantzesena bandako zuzendariaren arabera, "urte asko dira 150": "Belaunaldietako lana egin da bandan, eta beti eskertzen da errekonozimendua jasotzea".
Musikariek txupinazoa bota behar badute ere, lanari eutsi behar diote etzi: "Batzuk udaletxean izango dira txupinazoa botatzen; beste asko, ordea, behean egongo gara, urtero bezala, jotzen". Frantzesena bera ez da igoko balkoira, musika banda zuzentzeko eginkizuna duelako, baina belaunaldi desberdinetako musikariak izango dira jaiei hasiera ematearen arduradunak:?gaurkoak eta atzokoak.
Jaiei begira, zuzendariarentzat uztailaren 31ko kontzertua izaten da politena. "Urtean zehar jende gehientsuen joaten den ekitaldietakoa da, eta berezia dela uste dut", azaldu du. Dena den, goizeko kalejirak ere "politak"?direla dio. "Kale hutsak" esnatzen dituzte bandako kideek.
Belaunaldi berrien laguntzarekin, osasuntsu dago musika banda. "Musika eskola asko ari da laguntzen, eta gazte gehiago nahi baditugu ere, gustura gaude oso", esan du. Buru-belarri daude murgilduta orain 150. urteurrenarekin. Ekitaldi eta kontzertu ugari dituzte zain urtea bukatzerako, eta liburu bat ere ari dira prestatzen.
Isileko lana, argitara
Javier Lazkano eta Rafael Rezabal arduratuko dira Antxieta taldetik txupinazoa botatzeaz. "Sorpresaz" jaso zuten proposamena, errekonzimendua beti baita "pozgarria": "Gure lana isilekoa da, zerbait aurkitzen dugunean soilik ireteten da argitara;?baina denbora asko pasatzen dugu lanean, ezer aurkitu gabe".
Lazkanoren hitzetan, "guztia emanda" jarraitzen dute lanean, nahiz eta "adinak ez duen barkatzen". Gazteak ere badituzte taldean, baina ez nahi adina: "Ulertzen dugu zaila dela igande goizetan 08:00etarako jaikitzea, baina hauxe da gure modua". Kide berriak hastekoak dira Antxietan, eta "ilusioz" daude.
Egitaraua
Larunbata, uztailak 30
11:00. Hamaiketakoa, plazan.
11:30. Saltsa arroxa, plazan.
12:00. Txupinazoa. Udaletxetik lehenengo suziria botako dute Udal Musika Bandak eta Antxieta Arkeologi taldeak . Musikariak 150. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta 50. urteurrena, berriz, arkeologi taldeko kideak. Ondoren, kalejira egongo da.
12:05. Marea arroxa eta batukada kaleetan zehar.
12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukerketa, zezen plazan.
15:00. Herri bazkaria, plazan. Ondoren, txosnen irekiera eta jolasak. Haiek bukatzean, Skandalue elektrotxarangaren azken kontzertua.
17:00. Gozo Chef tailerra. Gaztetxoentzat, Alberdieneako aparkalekuan.
18:00. Zezen txikiekin jolasak Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Zelai Luze.
18:30. Zezenketa, feriako aurrena, zezen plazan.
19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan.
19:00. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
19:30. Skandalue Elektrotxaranga, kaleetan zehar.
22:00. Hartz taldearen kontzertua, txosnagunean.
23:00. Lehenengo su festa, Zaragozana su etxearen eskutik.
23:30. Txapelpunk taldearen kontzertua, plaza nagusian. Bide Batez taldearekin erromeria-dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
01:00. Pornox taldearen kontzertua, txosnagunean.
02:30. Huntza taldearekin erromeria, txosnagunean.
Igandea, uztailak 31
09:00. Goiz eresia, herriko Musika Bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara.
10:30. Prozesioa, Alde Zaharreko kaleetan.
11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, meza nagusia, Kepa Susperregi Azpeitiko erretorearekin eta herriko apaizekin.
12:00. Urolatarrak txaranga, kaleetan zehar.
12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.Bestalde, entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta.
14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean. Bazkalondoren, Eonian Elektrotxaranga kaleetan zehar.
17:00. Gaztetxoentzako jolas parkea, Alberdieneako aparkalekuan.
17:30. Oinatz elkarte animalistaren elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta.
18:30. Zezenketa, feriako bigarrena, zezen plazan.
19:00. Oria txaranga kaleetan zehar.
22:00. Izeberg taldearen kontzertua, txosnagunean. Ondoren, Ernaiko kideek ekitaldia egingo dute.
23:00. Eskuzko pilota jaialdi profesionala, Izarraitz pilotalekuan, Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariekin. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea. Bestalde, bigarren su festa, Caballerren eskutik.
23:30. EH Sukarra taldearen kontzertua, plaza Nagusian. Egan taldearekin dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
Gauean. Ziribulo sound-en kontzertua, Orkatzen.
01:00. Humus taldearen kontzertua, txosnagunean.
02:30. Verrater taldearen kontzertua, txosnagunean.
Astelehena, abuztuak 1
09:00. Goiz eresia, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta Biasteriko dultzaineroekin.
10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
10:15. Herriko agintariek ongietorria udaletxean Eusko Jaurlaritzako kideei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako meza nagusira.
11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan, herriko apaizekin eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Bestalde, IX. Bakailao Txapelketa, plaza nagusian.
12:30. Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene.
14:30. Herri bazkaria, berdura plazan, bakailao txapelketan aritu diren herritarrekin.
17:00. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean (16:30ean irekiko da izen-ematea, kulturgunean bertan).
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Ganadutegia: Lopene. Bapatean Zirko taldearen emanaldia, Perez Arregi plazan.
18:30. Zezenketa, feriako hirugarrena, zezen plazan.
19:00. Emakumeen eskuzko pilota jaialdia, Frontoi Txikian. Antolatzailea: Ilunpe Pilota Elkartea.
18:45. Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen plazatik irtenda, kaleetan zehar.
22:00. Rodeo Stoner taldearen kontzertua, txosnagunean. Ondoren, ekitaldi feminista.
00:00. Ken Zazpi taldearen kontzertua, plaza nagusian. DJ festa, Olazko Andre Mariaren plazan.
Gauean. Esne Beltza eta Sound system taldeetako Solano eta DZren kontzertua.
01:00. Joseba B. Lenoir Gang-en kontzertua, txosnagunean.
02:30. Pelax kontzertuan, txosnagunean.
Asteartea, abuztuak 2
06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
07:30. Zezena, Done Jakue kalean.
08:00. Gaupaseroen argazkia plazan. Jarraian, gosaria.
09:00. Suziri eta danbatekoekin, 2016ko jaien amaiera.