
Azcue y Cia S.A.-k, Nueva Linea marka ekoizten duen altzarigileak, langileekin beraien kontratuak amaitzeko akordioa lortu ondoren, likidaziorako hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du. Lan kontratuen amaitze hauek mailakatuta egingo dira, alde batetik lana urte amaieraraino mantentzeko eta bestetik azken urteetan aldi baterako EREekin erabilitako langabezia egunak berreskuratzeko.
Azpeitia, 2012ko abenduaren 7a. Azcue y Ciak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu behar izan du ezin izan diolako altzarigintza merkatuaren gainbeherak sortutako finantza ahuldadeari aurre egin. Iraila ondoren gainera, administrazio publikoaren gain dauden proiektu batzuen eta Qatar- eko hotel bateko proiektu posible baten atzerapenak, gainbehera hori jasanezina bihurtu dute.
Altzarigintza, higiezinen sektorearekin lotura estua duenez, azken 5 urteetan etengabeko gainbeheran zebilen, enpresaren bilakaera bide beretik eramanaz. Azcue y Cia-ren fakturazioa %60 jaitsi da urte hauetan.
1.934an erantzukizun mugatuko sozietate bezala sortu zen, 1966an sozietate anonimo bihurtu zen, 24 miloi euroko fakturazioa eta 200 langile baino gehiago edukitzea lortuaz.
2008an dibertsifikatze eta nazioarteko bihurtzean oinarritutako plan estrategikoa garatu zuen enpresak.
Plan estrategikoaren emaitza 2011n Eibarren zegoen eta bulego eta liburutegietarako altzariak egiten zituen Laster enpresa bereganatzea eta sukalde eta bainuetako altzari ekoizle desberdinekin itunak sinatzea izan zen. Horrela Europa, Asia, Australia eta Latinoamerikan merkatu berriak zabaldu zituen. Bertan bulego, liburutegi eta hotel desberdinak hornitu ditu azken urte honetan eta hazteko aurreikuspen handia zeukan.
Plan estrategikoa garatzeko eta finantza zorraren berregituraketari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzaren EZTEN arrisku kapital funtsa elkartearen akziodunetan sartu zen 2011n milioi bat euro jarri ondoren. Langileek ere elkartearen alde apustu egin zuten, beraien lanaz gain beste milioi bat euro kapitalean jarriaz “Azkueko langileak, S.L.” lan-elkartearen bidez. Horrela, langileak elkartearen gobernu organoetan sartu ziren.
Gauzak horrela, Langile asanblada, Azcue y Cia-ko enpresa komitea, Azkueko Langileak, S.L. eta Azcue y Cia-ko zuzendaritzaren inplikazio eta elkarlanak bultzatuta, enpresaren jardueraren zati bat berriro martxan jartzeko aukera aztertzeko lan-taldea antolatu dute. Beraiek diotenez Lan Sozietate Anonimo bat sortzea izango litzateke aukeretako bat. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azpeitiko Udala jakinaren gainean daude eta ahal duten guztia egiteko prest daude hurrengo urte hasierarako egitasmo hau martxan jarri ahal izateko
AZCUE Y CIA S.A. ENPRESA KOMITEA, AZKUEKO LANGILEAK S.L. eta AZCUE Y CIA S.A. ZUZENDARITZAk sinatua