Miren Zubizarreta: "Sindikatuok ezin diegu babesa eman murrizketa politikei"

Urola Kostako Hitza 2018ko mai. 17a, 17:58

Hezkuntza sistemaren finantzaketa handitu arte "politika neoliberalak" ezartzen jarraituko dutela iruditzen zaio Zubizarretari. "Ez dut uste akordio zabala lortuko dutenik". 'Berria' egunkariak egindako elkarrizketa da honakoa.

Miren Zubizarreta. (EITB) "Aukera galdu" gisa ikusten du ELAko ordezkari Miren Zubizarretak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1979) astelehenean hezkuntzan lortutako akordioa. ELA izan zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eskaintza sinatu ez zuen sindikatu bakarra. "Mobilizazioak eteteagatik, aukera galdu dugu gure hasierako aldarrikapenetatik askoz ere gertuago egoteko". Hezkuntza publikoko mobilizazioen hasieran 2008ko datuak hartu ziren erreferentzia gisa. Akordioa datu horietara gerturatzen al da? Urrun dago. Oraindik ere hor daude hezkuntza publikoaren behin-behinekotasun egoera ekarri duten elementu, erabaki eta murrizketa ia guztiak. Non ikusten dizkiozue hutsune nagusiak Hezkuntza Sailaren proposamenari? Gure aldarrikapenetatik urrun dauden eskaintzak egiteaz gain, alor askotan ez du ematen etorkizunera begirako bermerik: behin-behinekotasuna, gaixoaldiak zigortzea, erosahalmena, sektore feminizatuen soldata arrakala, Haurreskoletako kuotak... Datu argigarri bat dago: 2009an baino aberastasun handiagoa sortzen dugu egun. Urte horretan, CCOOk eta UGTk akordioa sinatu zuten Hezkuntza Sailarekin; LABek, Steilasek eta ELAk ez genuen sinatu, pentsatu genuelako ez zituela nahiko eduki. Bada, orain sinatu duten akordioa 2009koa baino eskasagoa da. Ratioak ere adostu gabe geratu dira. Ratioak %10 jaistea proposatu genuen, baina, horren ordez, Jaurlaritzak indize bat jarri zuen mahai gainean. Apirileko mahaian. Ustekabean. Indizearen atal zehatzetan dauden ikastetxeei baliabide gehigarriak emango dizkietela. Ordea, ez du argitu nola kalkulatu duen: irizpideen pisua, indizearen atala zehazteko puntuazioa... Edozer erabaki aurretik, informazioa nahi dugu: dena ondo lotuta egotea. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berriaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide