Guka aplikazioari buruz 

Urolako Komunikazio Taldeak sortu duen tresna berria da. Edonork jaisteko aukera izango du,  baina batez ere bazkideei zuzendutako tresna da. Lau atal nagusi ditu aplikazioak: kazetaritza edukiak, agenda, Aterpe (merkatarien erakusleiho digitala) eta Gukakideen txokoa. 

Guka aplikazioa, gure hedabideak bezalaxe, zero kilometroko aplikazioa da: euskara hutsean egina, tokiko edukiz hornitua, eskualdeko ekitaldien agenda eguneratuarekin, gure merkatarien eta ostalarien eskaintzekin, eta gure komunitatearen parte diren bazkideekin. Tokian tokiko kazetaritza landuz, euskara bultzatzeko eta indartzeko aukera ere ematen du erremintak. 

Honako hauek dira aplikazioaren bidez bazkideek eskura izango dituzten funtzionalitate nagusiak 

  • Guka hedabideek sortutako kazetaritza edukiak gailu batean izango dituzte eskuragarri. 
  • Edukiak norberak nahi dituen herrien eta gaien arabera jasotzeko aukera izango dute. 
  • Gukakideen bere txokoa izango dute:  
  1. Gukakide txartela. 
  1. Bezero arretako kanala intzidentziak zuzenean bidali ahal izateko. 
  1. Argitalpenak digitalean irakurtzeko aukera. 
  1. Eduki zehatzak gordetzeko aukera, beranduago irakurtzeko edo edozein momentutan eskuragarri izateko. 
  1. Zozketak eta lehiaketak. 
  1. Abantailak: deskontu sarea. 
  • Momentu oro eguneratuta egongo den eskualdeko agenda kontsultatu ahal izango dute.
  • Aterpe, Urola Kostako merkatarien eta ostalarien erakusleiho zabalena, eskura izango dute. 
  1. Merkatariek beraien orrialde propioa izateko aukera dute. 
  1. Eskaintza (produktu eta zerbitzu zehatzak) berriak igotzeko aukera dute, zuzenean eta nahi duten momentuan. 
  1. Ostalariek beraien eskaintza erakusteko aukera dute.  

Aukera horiez guztiez gozatu ahal izateko, ezinbestekoa da Gukakide izatea. Oraindik ez bazara eta izan nahi baduzu, hainbat bide dituzu. Bidali mezua bazkide@ukt.eus posta elektronikora, edo webgunearen (esteka) eta aplikazioaren bidez ere kide egin zaitezke.  

Hala ere, aplikazioaren egungo bertsioa abiapuntua besterik ez da. Gure asmoa egunez egun garatzen joatea da, tresnak aukera gehiago ere eskaini ditzan. Ekarpenen bat egin nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan.

GUKA aplikazioa TOKIKOM Aplikazioan oinarrituta garatu da, TOKIKOMeko beste toki komunikabideekin elkarlanean, eta KAM eta CodeSyntax enpresen laguntza teknikoarekin. Garapen horrek Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak jaso ditu.

 

Eusko Jaurlaritza          Nafarroako Gobernua