Euskal Jaia ospatuta, samieletan murgiltzeko prest dira Aizarnazabalen

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 25a, 13:45

Aizarnazabaldarrek bi urteko etenaren ostean, Euskal Jai Eguna ospatu zuten atzo. Goizean eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro ederrean ospatu zuten San Miel festen atariko euskal festa. Goizean ondo pasatzeko jolasak egin zituzten frontoian. Ondoren, 12:00etan, Aizarnazabalgo XIII. Artzain Txakur Txapelketa jokatu zuten. Bertan parte hartu zuten honako artzain eta txakur hauek: Xabier Gaztañaga eta Sandy, Mikel Aizpurua eta Txuli, Javier Gaztañaga eta Cool, Pello Segurola eta Kai, Inazio Irakulis eta Zuri, eta Manuel Gorriti eta IndoMikel Aizpurua eta haren txakur Txuli izan ziren irabazleak, 287 puntu eskuratuta. 

Bitarte horretan eguerdirako paella prestatzeko lanetan aritu ziren herritarrak. Hain zuzen, 300 lagun ingururentzako bazkaria prestatu zuten, eta 14:30ean ekingo zioten paella janari. Arratsaldean jarraitu zuten ekintzekin. Besteak beste, postre lehiaketa, elektrotxaranga eta dantzaldia izan ziren herritarren gozagarri. Giro ederra nagusitu zen lehiaketan, sari banaketan nahiz Elektrotxufa txarangaren kalejiran. Horrenbestez, eguraldiak ezin izan zuen zapuztu aizarnazabaldarren festa. 

Asteazkenean hasiko dira ofizialki samielak, 19:30ean botako duten txupinazoarekin. Hona hemen datozen egunetarako prestatu duten egitaraua:

Irailak 28, asteazkena. Samiel bezpera.

-19:30. Txupinazoa.

-Ondoren. Poteoa Julen eta Manex trikitilariekin.

-22:00. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

Irailak 29, osteguna. Samiel eguna.

-10:00. Diana Alaitsu musika eta dantza eskolako trikitilariekin.

-11:00. Meza.

-Ondoren. XXXVI. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.

-17:00. Bingoa plazan.

-18:30. Mesede bat egitearren kale antzerkia, Trapu Zaharra taldearen eskutik.

-22:00. Dantzaldia Laket taldearen eskutik.

Irailak 30, ostirala. Umeen Eguna.

-10:00-13:00. Puzgarriak eskola aurrean eta frontoian.

-13:00. Apar festa.

-15:30-17:30. Puzgarriak eskola aurrean.

-17:30. Txokolatada.

-19:00. Oinatz Bengoetxea pilotariari agurra.
Lau eta erdiko partida: Galarza (Baraibar) eta Txapeil II (Zestoa).
Binakako partidak: Bengoetxea VI – Mikel Goñi II eta Larrañaga – Erasun.
Jaialdia girotzen honako hauek izango dira: Azteca mariatxiak, Angel Mari Peñagarikano bertsolaria eta Joxe Ramon txiste kontalaria.

-21:00. Herri afaria plazan.

Urriak 1, larunbata.

-12:00. XII. Joxe Larrarte pilota memoriala.
Eskuz banaka lau eta erdian: Amaia Aldai eta Miren Larrarte.
Eskuz binaka: Mendizabal III – Albeniz eta Larrañaga – Balerdi.

-16:00. XVI. Mus eta eskoba txapelketak.

-18:00. Herri kirolak. Kirol konbinatuen erakustaldia: harri jasotzea, giza proba, aizkora, txinga eramatea, korrika eta agurra.
Kirolariak: Amalur Arbelaitz, Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta.
Unax Iruretagoiena Izeta harri jasotze erakustaldia egiten izango da hasieran eta amaieran.

-19:00. Skapaie elektrotxaranga.

Urriak 2, igandea.

-18:30. Bertso jaialdia plazan.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Xabat Illaregi, Maialen Akizu eta Aner Peritz Euzkitze.
Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.

-20:00. Festak amaitzeko, kalejira Ustekabe txarangaren eskutik.

-Eguna argitzean. Gaupaseroen argazkia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide