Publierreportajea

Urola Kostako enpresa txikiak euskararen ateak zabaltzen ari dira

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 22a, 10:30

2017 eta 2018 urteetan zehar, guztira, 29 enpresak hartu dute parte ekimenean.

Keinu txiki batek aldaketa handia eragin dezake. Lelo hori oinarri hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak bailarako enpresak handitu nahi ditu euskararen bitartez. Izan ere, euskararen normalizazioa bizitzaren esparru guztietara zabaltzea guztion zeregina eta ardura da, eta Udal Elkarteak baditu baliabideak herritarren esku. "Eskualdeko enpresa txikietan euskararen erabilera sustatu nahi dugu, euskararen erabilera handituz, enpresa bera ere handituko baita», diote.
Honela, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txikiei bideratutako euskara zerbitzu berria jarri zuen abian 2017 urtean. 10 langiletik behera dituzten enpresak identifikatu eta zerbitzua eta lana euskaraz eskaintzeko beharrezkoak zituzten tresnak eta erremintak eskaini dizkiete; aholkularitza eta itzulpen zerbitzuak, besteak beste.

2019ko bigarren deialdia

Urolako Kostako hainbat enpresetan euskararen presentzia handitzen joan ondoren, eta urrats bat gehiago emateko borondatearekin, hizkuntzaren kudeaketa hobetzeko saioa eta bestea mezu laburrak lantzeko ikastaroa prestatu zituen urte hasieran. Orain, bigarren deialdia egin du maiatzerako eta ekainerako. Saio teoriko-praktikoan hizkuntzen kudeaketa hobetzeko erremintak azalduko dira; besteak beste, enpresa hobetzeko aukeren identifikazioa, marketina eta publizitatea, ingurune digitala, eta idatzizko eta ahozko harremanak. Saioa, martxoaren 26an egingo da.

Era berean, lanean idazten diren ohiko testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroa prestatu dute. Saio hauen bidez, Urola Kostako enpresa txikiei lanean ohikoak dituzten testu eta mezu laburrak euskaraz idazteko erremintak emango zaizkie; testu mota desberdinak ezagutu eta idazteko aholkuak, Euskaltzaindiaren oinarrizko arauen lanketa, edota testuen egituraren azterketa. Ikastaroa hiru egunetan egingo da; maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara bitartean izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Berrikuntza, ekintzaileentzako
Deialdi berrian, ordea, izan da berrikuntza nagusi bat. Izan ere, ekintzaileei bideratutako saioak ere prestatu ditu Udal Elkarteak, Ekiten eta Enpresa Euskaraz Handitzen programak uztartuz. Modu honetan, eskualdeko ekintzaileek hizkuntza hobeto kudeatzeko saio teorikoak eta praktikoak izango dituzte apirilaren 9an euskaraz, eta apirilaren 16an gaztelaniaz.

Orain arte ekimenean parte hartu duten enpresen balorazioa ona izan da, eta UKUE-tik eskualdeko enpresa txikiak eta ekintzaileak saioetan parte hartzera gonbidatu dituzte, aurretik partaide izandakoen esperientzia positiboak errepikatzeko asmoz. Zumaiako Notaritza parte hartu duen enpresa txikietako bat da, eta balorazio "positiboa" egin du; "Notaritzetan hizkuntza berezia erabiltzen dugu, eta askotan mezu elektronikoak edo edozein testu idazterako orduan, duda ugari izaten genituen. Euskaraz Enpresa Handitzen proiektuari esker, horrelako hizkuntza erabiltzeko dauden itzultzaile orriak daudela erakutsi digute. Lana errazteko balio izan digu", agertu du Maitane Manzisidorrek. Zarauzko Inmokostako Josebe Kerejetaren esanetan, «oso interesgarria izan da. Behar bada lan pertsonal gehiago egin beharko nuke, baina EEH proiektuari esker, nire kasa iritsi ezin dudan gauzak egitera iritsi naiz».

Izen-ematea
Parte hartu nahi duten enpresa txikiek eta ekintzaileek dagoeneko eman dezakete izena Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta, handitzen@urolakosta.eus helbide elektronikora idatzita edota 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta.

Saioak:
Enpresak.
a) Hizkuntza hobetu kudeatzeko saioa. Martxoak 26
b) Lanean idazten diren ohiko mezuak lantzeko ikastaroa. Maiatzak 8, 22 eta ekainak 5

Ekintzaileak
Hizkuntza hobeto kudeatzeko saio teoriko eta praktikoa
• Apirilak 9
• Apirilak 16

Parte hartu duten enpresak:

1.- Hotel Txanka erreka. Orio.
2.- Auto Azkue. Aia.
3.- Zingira kanpina. Aia.
4.- Libe Dietetika eta Nutrizia. Orio.
5.- Casa Bego Landetxea. Aia.
6.- Xabin hortzagin klinika. Orio.
7.- Epotx etxea Landetxea. Getaria.
8.- Usotegi Nekazalturismoa. Getaria.
9.- Glu-glu Bitxiak baino gehiago. Getaria.
10.- Neie ile-apaindegia. Zarautz.
11.- Sei soinua. Zarautz.
12.- Getariako botika. Getaria.
13.- Veronica Cazalis. Zarautz.
14.- Arozena Administrazioak. Zarautz.
15.- Euromar Finka Administrazioa. Zarautz.
16.- Gestoria Unanue. Zumaia.
17.- Inmobiliaria Quintana. Zarautz.
18.- Inmokosta. Zarautz.
19.- J.M. Roteta Inmobiliaria. Zarautz.
20.- Notaritza. Zumaia.
21.- Zuhaizti Inmobilliaria. Zarautz.
22.- Bizi Apartamentuak. Zarautz.
23.- Bat, Bi eta Hiru. Orio.
24.- May Ongisate eta Estetika. Zarautz.
25.- ITEA Psikoteknikoak. Zarautz.
26.- Newtek Solidos. Zumaia.
27.- Inmobiliaria Orio. Zarautz.
28.- Gazteategi Landetxea. Aia.
29.- Iuri Aholkularitza. Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide