Ismael Manterola Ispizua. (Jon Urbe / Argazki Press)
Joxean Artzek idatzitako
Gure bazterrak poemaren hariari tiraka, Euskal Herriko artista handien lanbrotan ezkutatutako bazterrak arakatzen aritu da Ismael Manterola arte historialari eta idazlea (Zumaia, Gipuzkoa, 1966).
Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean (Edo) saiakera liburuan bildu ditu langar artetik ateratako hausnarketak. Intuiziozko lana osatu duela dio Manterolak; eta Euskal Herriko arteari buruzko gogoetak hedatu nahi ditu, artea urrunetik bizi dutenen artean ere. Gaur aurkeztuko du liburua, Bilboko Anti liburu dendan; Haizea Barcenillarekin eta Xabier Gantzarainekin batera, 19:30ean.
Diozunez, lainoak ezkutatzen dituen txokoak argitara ekarri nahi izan dituzu liburuan. Zeintzuk dira bazter horiek?
Asko dira artista handien itzalean geratu direnak. 1960ko hamarkadako Euskal Eskolen Mugimenduaren taldean, Jorge Oteiza askotan aipatzen da, baina beste asko aritu ziren lanean. Berdin gertatu da gaur egunera bitarteko hainbat artistarekin. Emakume artistena deigarria da. Mari Paz Jimenez artistak izugarrizko harremana izan zuen Oteizarekin, eta gutxi dakigu hari buruz. Ez da aztertu ere egiten. Horrelako itzalak aipatu nahi nituen.
Jarraitu albistea irakurtzen
Berriaren webgunean.