Zentzu denetan, giro onak bat egin du Zestoako Zoroperia egunean

Nerea Uranga 2024ko abe. 26a, 15:51

Festa eguna borobil ateratzeko eguraldiarekin egin dituzte eguerdira arteko Zoroperia eguneko ekitaldiak: barazkien, fruituen eta artisauen azoka eta txapelketak, dantzariak eta trikitilariak izan dira besteak beste. Arratsaldean, festak segida du.

Eguzkiaren epelean eta festa giro bikainean egin dituzte eguerdira arteko Zoroperia eguneko ekitaldiak Zestoan. Barazki, fruitu, ogi, gozo... aurkitu zitezkeen eguerdira bitartean plazan izan den azokan. Laranjadin, berriz, artisauek jarritako hainbat postu aurki zitezkeen. Eguerdia gertu, Itxaropena dantza taldeko dantzariek Zestoako trikitilariek girotuta dantza emanaldia eskaini dute plazan.

Goserik ere ezin pasatu, baina pazientzia hartu behar. Ilarak sortu baitira arkupetan Segurako talogileek jarritako postuan.

Eguerdira arteko ekitaldiak bukatzeko 33. Barazki eta Fruta Lehiaketa, Urolako 25. Ezti Lehiaketako eta Zestoako 24. Sagardo Txapelketako sariak banatu dituzte plazan bertan. Honakoak izan dira sarituak:

Barazki lehiaketa:

  1. saria: Aritzaga baserria, Ezozi Etxeberria. Soraluze (Gipuzkoa).
  2. saria: Etxagueazpikoa baserria, Karmen Etxeberria. Bergara (Gipuzkoa).

 Fruta lehiaketa:

  1. saria: Oñatibitxiki baerria, Jose Antonio Elosegi. (Gabiria, Gipuzkoa)
  2. saria: Mugarrieta baserria, Andoni Aizpuru. Errezil.
  •  Errezil sagar onenaren saria: Mugarrieta baserria, Andoni Aizpuru Errezil.
  • Ondoen aurkeztutako postua: Aritzaga baserria, Ezozi Etxeberria. Soraluze (Gipuzkoa).
  • Nekazaritza ekologikoko sari berezia: Ibargoia baserria, Jose Lonbide. Aramaio (Araba).

Zestoako sagardo lehiaketa:

  1. saria: Igartza baserria. Arroa. (43 puntu).
  2. saria: Olaberri baserria, Arroa (40 puntu).
  3. saria. Larratzabal Berri (39 puntu).

Ezti lehiaketa:

  1. saria: Igor Odriozola (Zestoa).
  2. saria: Mikel Erkiaga (Endoia).
  3. saria: Bixente Ibartzabal (Lasao).

Arratsaldean festak segida izango du Zestoako Zoroperi egunean. Hona arratsaldeko egitaraua:

 

  • 17:00. Denok kiroldegira kalejiran, txarangarekin.
  • Ondoren, herri kirol eta pilota jaialdia, Abantzu pilota klubak antolatuta. Hiru taldek neurtuko dituzte indarrak herri kirol erronkan: Aizarna, Akoa eta Zestoa. Pilotan, Txapei III-Apezetxea eta Sasiain-Aizpuru bikoteek jokatuko dute elkarren kontra.
  • 18:00. Zapotxin Esan, galtzerdi maitea! ikuskizuna.
  • 19:00. Bertso poteoa, Erniarraitz taldeak antolatuta, Aitor Sarriegirekin eta Jon Gurrutxagarekin.
  • 19:30. Fan&Go erromeria taldea, udaletxeko arkupeetan, afalordura arte.
  • 22:30. Fan&Go erromeria taldea, udaletxeko arkupeetan.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide