Etxean ere sasoiari eusten

Urola Kostako Hitza 2020ko mar. 31a, 09:53

Alba Menendez: "Lesioak izateko aukerak areagotuko direla iruditzen zait"

(Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina)

"Alarma egoeraren aurretik, ez genuen eraginik nabaritu parti-den egutegian, apirilaren 4an baitzen jarraitzekoa eskubaloi liga, eta ez genekien jokatuko zen ala ez. Orain, alarma egoera beste bi astez luzatu dute, eta liga atzeratzea erabaki dute federazioko arduradunek. Ho-rrez gain, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea eskatzeko prozesua hasi du klubak.

Bien bitartean, etxean egiteko ariketak bidaltzen dizkigu entrenatzaileak: gomekin edo bakoitzak etxean duenarekin egiten ditugu ariketak. Itxialdiak taldeari berari baino gehiago, indibidualki eragiten digula uste dut. Etxean nola edo hala egin dezakegu kirola, baina partidak jokatzera itzultzean lesioak izateko aukerak areagotuko direla iruditzen zait, hainbeste egunez etxean egotearen ondorioz.

Oraindik ez dakigu nolakoa izango den itzulera, baina konfi-namendua amaitzean, hurren-go partida jokatu arte astebeteko tartea izango dugula espero dut. Hainbeste denboran etxean egon ondoren, gorputza martxan jarri beharko dugu berriro ere, eta astebeteko epea beharko dugu gutxienez horretarako".

Jon Guridi: "Lehia guztiak amaitzea nahi nuke, eta liga bukatu egingo dela uste dut"

(Espainiako Bigarren Mailako futbolaria)

"Martxoaren 14ko astetik ez dut taldearekin entrenatu, baina etxean aritzen naiz: bizikleta estatikoan ibiltzen naiz, pisu-ekin egiten ditut ariketak, mugi-kortasuna lantzen dut eta luza-ketak egiten ditut. Ordu eta erdiko saioak egiten ditut egunero. Dena den, ez dut taldearekin eta baloiarekin entrenatzen; ariketa fisikoa soilik egin dezaket etxean, hankak eta gorputzaren kaxa aktibo edukitzeko. Halere, ez da gauza bera korrika egitea eta erritmo altuan entrenatzea edo etxean saioak egitea. Etxeko ariketa asko geldiak dira, nahiz eta bizikletan izerdia ateratzen den.

Dena dago bertan behera utzita. Denok etxean gelditu eta gure esku dagoen guztia egin behar dugu. Liga bukatu egingo dela uste dut: ikusi egin beharko da, baina oraingoz, bada ekainean edo uztailean bukatzeko aukera. Astegunetan jokatu beharko ditugu partidak, egutegiak ez duelako ematen. Egia esan, lehia guztiak bukatzea nahiko nuke. Igoera eta jaitsiera postuak ez daude oraindik erabakita, eta asko dago jokoan; ez dakit nola hartuko duten igoera-jaitsieren gaineko erabakia".

Nadia Erostarbe: "Gehiago atzeratu behar lukete Munduko Surf Txapelketa"

(Surflaria)

"Australian nengoen txapelketa bat jokatzen, eta Zeelanda Berrira joatekoa nintzen dena bertan behera geratu zirela esan zigutenean. Beraz, lehenbai-lehen Zarautzera itzultzea erabaki nuen. Australiatik Munichera joan nintzen, eta Munichetik Bilborako hegaldia bertan behera gelditu zen. Madrilera joan nintzen, eta nire bila etorri ziren hara. Hegaldia pixka bat gehiago luzatu izan balitz, agian oraindik atera ezi-nik egongo nintzatekeen.

Ekainera atzeratu dute Munduko Surf Txapelketa, Olinpiar Jokoetarako sailkatze proba izango dena. Uste dut pixka bat gehiago atzeratu behar luketela. Surflari asko etxean gaude, entrenatu ezinik, baina Australian, adibidez, baimena dute surfean aritzeko. Ez ditugu baldintza berak, eta gogorra da hori. Hala ere, lehia gehiago atzeratuko dutela uste dut, eta konfinamendua bukatzean ahal bezainbeste entrenatuko dut.

Egun asko dira surfean aritu gabe. Etxean entrenatzen dugu, baina ez da gauza bera. Zirkuitu batzuk egiten ditut, , eta yoga ere bai. Bizikleta estatiko bat ere badut etxean; ahal dudana egiten dut".

Naroa Agirre: "Errutina bat ezarri diot neure buruari, eta ariketak egiten ditut etxean"

(Pilotaria)

"Errutina bat ezarri diot neure buruari, eta hainbat ariketa egiten ari naiz etxean egunero. Horiekin batera, federazioak emandako gomendioak jarrai-tuta, beste ariketa batzuk ere egiten ditut; pilotarekin ere ibiltzen naiz pixka bat, pare-taren kontra joz. Beste guztiak bezala nabil, azkenean: ezin ki-rolik egin aire librean, ezin pilotari zartadarik eman, ezin frontoira joan eta pilotaz gozatu. Baina nire helburuak ez dira aldatu; hau bukatzen denean, lehen bezala pilotari heldu eta kirolarekin gozatzen segitzeko asmoa dut.

GRAVNI txapelketaren par-tidak ez ezik, aurreikusitako hainbat partida jokatu gabe geratuko naiz. Horien artean pena handiena eman didana da martxoaren 27an Idiazabalen (Gipuzkoa) egitekoak ginen jaialdia; Nwuina Mozam-biqueren aldeko elkar-tasun jaialdia zen, eta ez dakit aurrerago egiteko asmoa izango duten. Ez dakit zer pasatuko den konfinamenduaren ondoren. Pentsatzen dut GRAVNI, adi-bidez, berreskuratuko dutela; Euskal Herriko eta Errioxako federazioetako pilotariek joka-tzen dute, eta garrantzitsua da".

Jon Unanue: "Kirolari guztiok egoera berean gaudela pentsatu beharko dugu"

(Harri-jasotzailea)

"Konfinamendua hasi aurretik astean bitan joaten nintzen gimnasiora, beste egunen batean mendira eta beste bi egunetan harri jasotzen aritzen nintzen etxean. Entrenamen-duak egoerara egokitu behar izan ditut, gimnasiora eta men-dira joaterik ez daukadalako, baina harriak etxean dauzkat eta horiekin berdin-berdin jardun naiteke. Pisu batzuk ere badauzkat eta horiekin ere ari naiz, eta bizikleta estatikoan ere ibiltzen naiz. Egunero samar ari naiz zerbait egiten. Dena dela, itxialdiak niri ere eragingo dit sasoian, etxean ditudan balia-bideekin ezin dudalako beharko nukeen bezala entrenatu.

Sasoiari eustea lortzen badut, ondo. Bere txarrean, pentsatu beharko dugu kirolari guztiok gaudela egoera berean.
Marka pertsonal bat egitea daukat buruan: harri han-dietako lau jasotzea. Udaberrian egiteko asmoa nuen, baina ez dut egiterik izango. Hitz emanda nituen erakustaldi batzuk ere bertan behera geratu zaizkit. Norma-lean, urtearen bukaera aldera izaten diren txapelketetan parte hartzen dut, eta ordurako gauzak bere onera itzuliko direla espero dut". 

Intza Lizarazu: "Jokatzeko genituen partida guztiak irabaztea zen helburua"

(Iraurgi saskibaloi taldeko jokalaria)

"Ari naiz ariketa fisikoa egiten, ahal den moduan, baina egunero tarte bat eskaintzen diot. Etxean bizikleta estatikoa daukat, eta horri erabilera ematen ari naiz. Gainera, gomak, pisua eta abar ere baditut, eta indar-ariketak egin ditzaket horiekin.

Orain garrantzitsuena etxean egotea eta osasuntsu mantentzea da. Egia da astean lau entrenamendu egitetik eta partida bat jokatzetik egunero etxean egotera pasatzea ez dela batere erraza. Horregatik, garrantzitsua da egun osoko antolaketa eta egunero jarduera fisikoa egitea.

Denboraldia amaitzeko bost partida falta zaizkigu. Oraindik ez digute ezer esan, baina badirudi luze joko duela kontu honek. Helburua genituen partida guztiak jokatzea eta irabaztea zen, eta ilusio horrekin geunden. Momentuz, etxean jarraituko dugu ariketa fisikoa egiten. Espero dugu lehenbailehen buelta ematea egoera honi".

Sathya Paz: "Iruñeko triatloi erdian parte hartzea zen nire helburu nagusia"

(Triatleta)

"Konfinamendua martxan jarri zenetik, egunero saiatzen naiz zerbait egiten. Etxean bizikletan aritzeko arrabola eta korrika egiteko zinta ditut, eta horiekin aritzen naiz. Dena den, konfinamenduaren ondorioz kiroldegiak itxi dituztenez, ezin dut igeri egin, horrek dakartzan ondorioekin. Nire helburua sasoia ahalik eta gehien mantentzea da, irabaztea edo hobetzea ezinezkoa izango baita egoera honetan.

Koronabirusaren krisia eta etxean gelditzeko neurria iritsi aurretik, Iruñeko triatloi erdian parte hartzea zen nire helburu nagusia. Gainera, proba hori prestatzeko helburuarekin bi duatloitan eta Getariako triatloian eman nuen izena. Iruñeko triatloia atzeratzekotan daudela uste dut; beraz, ziurrenik ezingo dut proba horretan parte hartu. Horrez gain, lehia horren aurretik jokatuko diren txapelketa eta proba guztiak bertan behera utzi dituzte".

Eneko Otaño: "Baserrian bizi naiz, eta nahiko ondo moldatzen naiz entrenatzeko"

(Aizkolaria)

"Baserrian bizi naiz eta, beraz, entrenatzeko nahiko ondo moldatzen naiz. Alde horretatik, ez dit gehiegi eragin konfinamenduak. Hala ere, lasai nabil egunotan, pisuz ez igotzeko eta fisikoki mantentzeko adina ariketa eginez.

Lehiari eta probei dagokienez ere, deskantsu bat hartzeko asmoa nuen hau guztia iritsi aurretik, eta alde horretatik ez daukat aparteko kezkarik. Datorren uztailaren 26an daukagu Gipuzkoako lehen mailako finala, eta espero dut ordurako dena normaltasunera bueltuta izango garela eta final hori jokatu ahal izango dela.

Hala eta guztiz ere, koronabirusak eta gaixotasun horren etengabeko hedapenak ekarri duten ziurgabetasunak kezkatzen nau. Ezjakintasun handia dago gizartean, eta horrek barruan halako kezka bat sortzen dit. Izan ere, gaixotasuna eta birus hau noraino helduko ote diren ez dakigu".

Leire Zeziaga: "Sasoiari eustea nahiko nuke, baina hori ere zaila ikusten dut"

(Igerilaria)

 

"Konfinamendua hasi osteko egun hauetan ariketa fisikoa egiten ari naiz. Etxean arrabola daukagu, eta horrek asko laguntzen dit. Core pixka bat ere saiatzen naiz egiten, eta soka saltoan ere aritzen naiz. Ariketa batzuen blokeak egiten ditut, eta bloke horiek errepikatzen saiatzen naiz.

Oraingo honetan sasoiari eustearekin konformatuko nintzateke, baina hori ere oso zaila ikusten dut. Kalera irteten garenean ikusiko dugu zer nolako sasoiarekin gauden, bitartean etxean entrenatzen edo ahal duguna egiten jarraitzea tokatzen da. Nik egiten dudana igeriketa denez, lehiatzeko gaitasunari dagokionez eskas egongo naiz konfinamendua bukatzen denean, justu igeriketa delako egin ezin dudana. Lehorreko ariketak egin daitezke, baina ez daukate zerikusirik igerilekuan edo itsasoan entrenatzearekin. Ez dira gauza bera.

Normalean, ez dut helburuak jartzeko ohiturarik, eta oraingo honetan, are gutxiago. Momentuz bi zeharkalditan eman dut izena, eta ikusiko dugu zer nolako sasoian ailegatzen naizen proba horietara. Beste filosofia batekin hartu beharko ditut lehiaketak egoera honetan, eta disfrutatzearekin nahikoa izango dut.

Nik igeriketa zeharkaldiak egiten ditudanez, ez dut uste arazorik egongo denik horiek egiteko. Izan ere, ekainetik aurrera izaten dira zeharkaldi gehienak. Beraz, espero dut normaltasuna itzultzea ordurako. Baina hori guztia antolatzaileek erabaki beharko dute. Bitartean, egunean egunekoa egin eta egoera ahal den ondoen eramaten saiatu beharko dut, guztiok bezala; ez dago besterik.

Egunotan, etxean entrenatzen ari gara kirolariok, baina uste dut guztioi gero eta zailagoa egingo zaigula etxean entrenatzea denbora aurrera doan heinean. Beraz, animo denoi, eta norberak geure buruari helburu eta erronka txikiak ipini beharko dizkiogu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide