Zestoako Harrobia Herri Plataforma:
"Denok ados gaude puntu batean: harrobiaren berreskurapenean. Baino ezin dena esan da harrobia berreskuratzeko modu bakarra Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKak proposatzen dutena dela. Bi erakunde hauek egiten duten planteamendua zera da: “proiektu honi ezetza ematen badiozu harrobia ez da berreskuratuko”, zigor bat dirudi Ezetza emateagatik. Ez du balio esatea bere egunean aurkeztu zen proiektua harrobia berreskuratzeko oso garestia dela, zeren eta erakundeek benetako borondatea izango balute eremu hau berrreskuratzeko, ez gintuzten tesitura honetan jarriko, “eremu hori proiektu honi Baietza ematen badiozu bakarrik berreskuratuko da”. Bestalde, esaten zaigu harrobiaren gaurko egoera oso txarra dela eta ustiatzen ari den/diren enpresak kutsadura sorzen ari direla; orduan galdera da: Nork dauka harrobiaren gaurko egoeraren erantzunkizuna? zeinek dauka ingurugiroa eta herritarron osasuna zaintzearen erantzunkizuna? eskertzekoa da herriari kontsultatzea, baino xantaiarik gabe.
Beraien proiektuan fidatzeko esaten digute. Baina ez da fidagarritasuna kontua, baizik eta ingurumen eta osasun arriskua da herriarekiko dagoen gertutasuna kontuan izanda. Bizigabeak edo inerteak izango direla esaten zaigu ahoz, baino orain arte dokumentatuta inork ez digu demostratu baieztapen hori. Gainera, Gipuzkoako Batzar Orokorretara Bilduk gonbidatuta joan zen Josep María Tost i Borràsek (Kataluñako Hondakinen Agentziako Zuzendariak) esan zuen ez duela ezagutzen hondakinak inertizatzen edo bizigabetzen dituen plantarik. Cerdanyolako Elena Harrobian gertatutako desastreari buruz ere galdetu zitzaion. Bere erantzuna zera izan zen, proiekto hura ez zela ondo atera gainerako zatikia tratatu gabe botatzen zelako. ¿Nola? Hemeroteka begiratzen badugu, herritarrei hondakin bizigabeak/inerteak emango zirela agindu zitzaien: “: “La comarca pone en marcha el primer depósito de residuos inertes. Una vieja cantera de Cerdanyola recibe las primeras balas empaquetadas”: Diari de Sabadell de 1 de desembre de 2007.
Foru Aldundi berak orain Cerdanyolari buruz hitzegia ekiditen du, baina bere dokumentu “Aurrerapen Dokumentuaren Garapenerako Estrategian 2008-2016 (Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Planarena), 59.garren orrialdean, eredu bezala Cerdanyola jartzen zuen: “Kasurik hurbilena Katalunian ari da garatzen, 2005ean Badalonako udalerriko harrobi zahar batean abian jarritako lehen esperientzia pilotuaz (...).UPCk prestatutako txosten teknikoko emaitzen argitan, aktibitate biologikoa zeharo murrizten da denbora gutxian, eta aldi berean nabarmen murrizten da fardel barnean metano gasa sortzea, egonkortzeko joera batez gainera. Lixibiatuak ia-ia agertu ere ez dira egiten, eta sortzen direnak kutsadura maila baxukoak dira.”
Beraz, lehen jarraitu beharreko zen eredu hau, orain desastre bat izan dela ikustean sortzen dituen lixibiatu eta gasen ondorioz itxi ezinda dabiltzalarik, inork ez du hitzegiten Cerdanyolari buruz.
Gertuagoko adibide bat ere badaukagu Artigaseko Zabortegian (Bizkaian) gertatu dena. Tratatu gabeko hondakinak bota ziren eta politikoen saiakeren erdian gertatutakoaren erantzule bat bilatzeko asmoz, kaltetuak betikoak gara, herritarrak.
Irregulartasun hauek denak kasurik onenean prozedura bat jarraitu ondoren santzio edo multa batekin eta neurriak jartzeko eskaerarekin amaitzen dira, baina ez zabortegia isten. Nola itxiko da ba zabortegi bat, horrenbeste diru gastatu ondoren berau egokitzeko, Gipuzkoa osoko zaborrak jasoko dituena gainera, nahiz eta kutsadura sortu? Kontuan izan hau irekitzen denean, beste denak itxita egongo direla eta hor ez dago atzera bueltarik.
Esan dugu harrobia berreskuratzeko modu asko egon daitezkeela eta erakundeak benetako borondatea badaukate, aurkituko dituzte formulak lehenik eta behin, gaur egun harrobia kutsatzen ari diren enpresa ustiatzaileen iharduera gelditzeko eta, bestalde, ekonomikoki eramangarriago den modu batean harrobia berreskuratzeko.
Agintzen zaiguna oso “perfektua” izanda ere, arrisku oso haundia dakar berarekin, gauza bat proiektua da eta bestea errealidadean gertatu daiteekena. Gipuzkoa osoan irekita egongo den zabortegi bakarra izango da eta epea oso luzea da, hamabost bat urte (edo gehiado, nork daki!). Beste leku batzuetan gertatu diren adibideak ikusita (beste horrenbeste daude), arrisku hori ez dugu jasan nahi. Kasu honetan daturik garrantzitsuena honako hau da: gure etxe ondoan dago harrobia!!!"
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide