Sastarrainen 15 eta 17 arteko gazteentzat ‘ekoudalekuak’ egingo dituzte abuztuan

Zestoako Hitza 2011ko uzt. 6a, 11:27

Zestoako Sastarrain baserri eskolan udaleku bereziak izango dira aurten, abuztuaren 12tik 22ra. Izan ere, Kutxaren Gazte Ekoliderrak programak antolatuta, eko-udalekuak izango dira bertan. Hamabost eta hamazazpi urte bitarteko gaztetxo euskaldunei zuzendutakoak dira, eta naturaz, jolasaz eta jasangarritasunaz gozaraztea dute helburu. Gaur da haietarako izena emateko azken eguna, webgunean, ekoudalekuak@gmail.com helbidera idatzita edo 619-59 24 79 / 667-97 24 71 telefonoetara deituta. Jasangarritasuna jolasetik Ekoudalekuak, gazteei zuzendutako ohiko udalekuak ulertzeko «modu berritzaile» bat da. Izan ere, helburua, «jasangarritasuna bultzatzea da, bizitzaren arlo guztietan, beti ere esparru ludiko batetik»; jolasaren bitartez, beraz. Helburu hori lortzeko, bost ardatz nagusiren gainean antolatu dituzte udalekuak. Ardatz bakoitzaren inguruan hainbat jarduera egingo dute balore zehatz batzuk lantzeko. «Baina garrantzia gehiago emango diogu jarrera aldaketari ekintza kopuruari baino», diote antolatzaileek. Elikadura da ardatz horietako lehena. Ogia egiten ikasiko dute, eta garai ezberdinetako fruituak eta barazkiak bereizten ikasiko dute gazteek. Naturarekiko harremana izango da landuko duten bigarren ardatza. Ingurunea interpretatzen eta ulertzen ikasiko dute. Ezagutza pertsonala jorratuko dute bestalde, meditazioaren edo dantza eta masaje tailerren bitartez, baita isiltasunaren eta beste zenbait teknikaren bidez ere. Kontsumoaren gaineko gogoetek eta irakaspenek ere izango dute tokia, berrerabiltzeaz, birziklatzeaz edo konposta egiteko prozesuaz eta erabileraz ere ariko dira. Azkenik, ekintza ludikoek beteko [...]

Zestoako Sastarrain baserri eskolan udaleku bereziak izango dira aurten, abuztuaren 12tik 22ra. Izan ere, Kutxaren Gazte Ekoliderrak programak antolatuta, eko-udalekuak izango dira bertan. Hamabost eta hamazazpi urte bitarteko gaztetxo euskaldunei zuzendutakoak dira, eta naturaz, jolasaz eta jasangarritasunaz gozaraztea dute helburu.
Gaur da haietarako izena emateko azken eguna, webgunean, ekoudalekuak@gmail.com helbidera idatzita edo 619-59 24 79 / 667-97 24 71 telefonoetara deituta.
Jasangarritasuna jolasetik
Ekoudalekuak, gazteei zuzendutako ohiko udalekuak ulertzeko «modu berritzaile» bat da. Izan ere, helburua, «jasangarritasuna bultzatzea da, bizitzaren arlo guztietan, beti ere esparru ludiko batetik»; jolasaren bitartez, beraz.
Helburu hori lortzeko, bost ardatz nagusiren gainean antolatu dituzte udalekuak. Ardatz bakoitzaren inguruan hainbat jarduera egingo dute balore zehatz batzuk lantzeko. «Baina garrantzia gehiago emango diogu jarrera aldaketari ekintza kopuruari baino», diote antolatzaileek.
Elikadura da ardatz horietako lehena. Ogia egiten ikasiko dute, eta garai ezberdinetako fruituak eta barazkiak bereizten ikasiko dute gazteek.
Naturarekiko harremana izango da landuko duten bigarren ardatza. Ingurunea interpretatzen eta ulertzen ikasiko dute.
Ezagutza pertsonala jorratuko dute bestalde, meditazioaren edo dantza eta masaje tailerren bitartez, baita isiltasunaren eta beste zenbait teknikaren bidez ere.
Kontsumoaren gaineko gogoetek eta irakaspenek ere izango dute tokia, berrerabiltzeaz, birziklatzeaz edo konposta egiteko prozesuaz eta erabileraz ere ariko dira.
Azkenik, ekintza ludikoek beteko dute programazioa. Ohiko euskal jolasez eta jolas berriez gozatu ahal izango dute gaztetxoek.
Antolatzaileek adierazi dutenez, hiru ardatz horiek hiru mailatan izango du eragina: norberarekiko erlazioari dagokionean, norberak besteekiko duen harremanean, eta norberak naturarekiko duen harremanean. Harreman horiek indartuz, «gazteen autonomia, irudimena eta kritika ahalmena sustatzen» saiatuko dira antolatzaileak.
Ekoliderren ekimena
Sastarrain baserri eskolako eko-udelekuak ekimena Kutxaren Ekoliderrak programatik sortu da. Gazte ekolider-ek kontsumo jasangarria eta naturarekiko errespetua landu nahi dute, «udalekuek ematen duten bizi-esperientzia paregabea aprobetxatuz». Aurten antolatu dituzte lehen aldiz udalekuak, eta sustatzaileek horretan jarri duten «indarra, gogoa eta ilusioa» nabarmendu dute, esperientzia berrien «ezjakintasuna» onartuz. «Gazte euskaldunen burmuinak piztu nahi ditu Zestoako ekoudalekuak».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide