'Memorias de un niño de caserio' liburua aurkeztuko du Jesus Egigurenek hilaren 25ean

Intza Trula 2025ko api. 17a, 10:30

Jesus Egiguren, Euskadi Irratian. (Euskadi Irratia)

Zazpi kultur elkartean emango ditu liburuaren azalpenak, Felipe Juaristi kazetariarekin batera. 19:00etan hasiko da saioa.

Jesus Egigurenek Memorias de un niño de caserio liburua aurkeztuko du datorren astean Zazpi kultur elkartean. Hilaren 25ean, 19:00etan, izango da saioa, eta berarekin batera ariko da solasean Felipe Juaristi kazetaria.

Egigurenek bere umetako hainbat bizipen bildu ditu liburuan. Aizarnako baserri batean jaio zen bera, hamar anai-arreben artean gazteena zen, eta ez zuten ur korronterik ere etxean. Besteak beste, Azpeitiko institutuan ibiltzeak, Arroako txabolan ibiltzeak, Parisera bizitzera joan izanak, zuzenbideko ikasketak ordaintzeko egin zituen lanek eta gaztaroan politikan hasi izanak, azken berrogei urte baino gehiagoko euskal politikako figura baten bizitza markatu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide