Jon Gesalaga argazkilaria (utzitako).
Nola iritsi da zu bezalako argazkilari bat telebistara?
Ustekabean iritsi naiz. Ez nintzen horren bila joan, baina aukera sortu zitzaidan, eta aurrera egitea erabaki nuen. Ekoizpen etxetik deitu ninduten, hainbat argazkilari elkarrizketatu nahi zituztelako eta profil oso jakin baten bila zebiltzalako. Hautaprobara aukeztu nintzen, nolabait abenturara, eta aukeratu egin ninduten.
Zer baloratu zuten zure alde egiteko?
Bada, egia esan, hori ez didate inoiz esan. Baina pentsatu nahi dut komunikatzeko gaitasuna dudalako izango dela. Hori uste dut, azken finean telebistako saio baterako delako.
Saioan antzematen da baduzula jendearenganako gertutasuna, argazkia ateratzeko orduan eta iraganeko momentuak birsortzeko garaian. Protagonistak pozik geratzen dira egiten duzuen lanarekin?
Pozik geratzen dira, bai. Azken finean, hori izan da saio honetan lan eginez bizi izan dudan esperientziarik politenetako bat. Protagonisten bitartez euren bizipenak bizi ahal izatea, hain zuzen ere. Hasieran oso urduri egoten dira, baina pixkanaka-pixkanaka oroitzapenetan murgiltzen joaten dira eta konturatzen dira zerbait handia bizi izan dutela. Jakina, hori guztia transmititu egiten dizute, eta oso hunkigarria da. Proiektu honetako hoberena dela esango nuke, gainera.
Iraganeko une haiek birsortzea erronka polita dira, baina erantzunkizun handikoak ere izango da zuretzat eta zure lantaldearentzat.
Zalantzarik gabe, erantzunkizun handia izaten du erronkak. Jendearen emozio sakonekin jokatzen ari gara; familiari nahiz lagunei buruz hitz egiten ari gara, eta horietako zenbait gaur egun ez daude haien ondoan, urruti daudelako edo zendu egin direlako. Beraz, betebehar bat izan da sentimendu horiek erresĀpetu osoz tratatzea.
Irakurri elkarrizketa osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.