“Etxean beti izan da bizikletarako zaletasuna; hortik datorkit niri ere”

Nerea Uranga 2012ko urt. 17a, 06:00

Izaro Iraolagoitia (1996, Zarautz) txirrindulari gazteak Zarauzko ikastolatik bueltan jardun du bere kirol jardunaz hizketan Iraetan, etxean. Egongela garaikurrez beteta dute Iraolagoitiatarrenean, eta bizikletak ere bistan dituzte. Etxekoen zaletasuna bere- hala antzematen da. Oier Iraolagoitia du anaia, Bidelaneko txirrindularia. Denboraldia Tolosa txirrindulari elkartean hasi du, eta Eider Unanue zumaiarra du taldekide. Urtarrilaren azken asteburuan Mallorcara joango dira, pistako txapelketa korritzera. Zaletasuna etxetik jasota hasi al zinen txirrindularitzan? Bai, etxean beti izan da txirrindularitzarako afizioa, eta hortik datorkit niri ere. Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen, aspertu egiten nintzen. Baina azkenean horri heldu nion. Lehen bi denboraldiak Zarauzko taldearekin egin nituen, gero Debabarrenan egin nuen denboraldi bat, eta, orain Tolosara pasatu naiz, bigarren urteko kadeteen denboraldia egiteko. Ziklo kros probetan ibili zara, eta orain pistan hasi zara korritzen. Zer moduz moldatu zara ziklo krosean? Ez nintzen oso ondo hasi, baina denborarekin hobera egin nuen. Elorrion bigarren bukatu, eta podiuma egin nuen. Gero, beste bi bigarren postu lortu ditut, eta hirugarrengo beste bi-edo ere bai. Ziklo kroseko azkenengo lasterketa, Ormaiztegikoa, irabazi egin nuen, abenduaren 31n. Beraz, urtea podiumaren goreneko mailara igota bukatu zenuen. Eta urte berria ondo hasi al duzu? Espainiako ziklo kros txapelketako proban lehiatu nintzen urtarrilaren 7an, Gandian. Ez nintzen oso [...]

Izaro Iraolagoitia

Iraetan bizi den txirrindulari zarauztarra

Izaro Iraolagoitia (1996, Zarautz) txirrindulari gazteak Zarauzko ikastolatik bueltan jardun du bere kirol jardunaz hizketan Iraetan, etxean. Egongela garaikurrez beteta dute Iraolagoitiatarrenean, eta bizikletak ere bistan dituzte. Etxekoen zaletasuna bere-
hala antzematen da. Oier Iraolagoitia du anaia, Bidelaneko txirrindularia. Denboraldia Tolosa txirrindulari elkartean hasi du, eta Eider Unanue zumaiarra du taldekide. Urtarrilaren azken asteburuan Mallorcara joango dira, pistako txapelketa korritzera.

Zaletasuna etxetik jasota hasi al zinen txirrindularitzan?
Bai, etxean beti izan da txirrindularitzarako afizioa, eta hortik datorkit niri ere. Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen, aspertu egiten nintzen. Baina azkenean horri heldu nion. Lehen bi denboraldiak Zarauzko taldearekin egin nituen, gero Debabarrenan egin nuen denboraldi bat, eta, orain Tolosara pasatu naiz, bigarren urteko kadeteen denboraldia egiteko.

Ziklo kros probetan ibili zara, eta orain pistan hasi zara korritzen. Zer moduz moldatu zara ziklo krosean?
Ez nintzen oso ondo hasi, baina denborarekin hobera egin nuen. Elorrion bigarren bukatu, eta podiuma egin nuen. Gero, beste bi bigarren postu lortu ditut, eta hirugarrengo beste bi-edo ere bai. Ziklo kroseko azkenengo lasterketa, Ormaiztegikoa, irabazi egin nuen, abenduaren 31n.

Beraz, urtea podiumaren goreneko mailara igota bukatu zenuen. Eta urte berria ondo hasi al duzu?
Espainiako ziklo kros txapelketako proban lehiatu nintzen urtarrilaren 7an, Gandian. Ez nintzen oso gustura gelditu, baina egin genuen hura ere.

Ziklo krosean, pistan eta errepidean ibiltzen zara. Zein duzu gustukoena?
Gustukoena errepidea dut, akaso, eta ziklo krosa ere nahiago dut pista baino. Pistan korritzen hasi berria naiz. Lehen beldur handia nion pistari, baina ari gara moldatzen..

Entrenatzeko nola moldatzen zara?
Iraeta inguruko zelaiak egokiak dira ziklo kroserako. Errepidean, berriz, batzutan Eider Unanue zumaiarrarekin gelditzen naiz, eta beste batzutan mutilekin entrenatzen dut. Pistarako entrenatzeko, berriz, Donostiako belodromora joaten gara.

Eta entrenatzailea zein duzu?
Lehen, aurreko hiru denboraldietan, aita [Juan Karlos Iraolagoitia] nuen entrenatzailea, eta orain taldeak mediku bat ere jarri digu prestatzaile gisa, Iñaki Arratibel.

Tolosako taldean gustura al zaude?
Bai, giro oso ona daukagu. Gainera, nesken txirrindularitza talde sendoa osatzeko apustua dute eginda, eta alde horretatik lan asko ari dira egiten. Bertako txirrindulariekin goi mailako taldea osatzeko helburua dute.

Taldea nork osatzen duzue?
Bost gipuzkoar, arabar bat, kataluniarrak eta Balear irletako beste bi daude. Euskal Herrian txirrindularitzan maila ona dago, eta beste herrialdetatik hona etortzen dira korritzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide