Istripu bat gertatu da gaur goizean, 10:00 aldera, GI-2633 errepidean, Iraetan Meagarako noranzkoan. Auto batek txirrindulari bat harrapatu du. Ertzaintzak adierazi duenez, 52 urteko txirrindularia larri zauritu da, eta hasieran tokian bertan artatu badute ere, gero ospitalera eraman dute.
Ertzaintza istripua nola gertatu den ikertzen ari da.