Idoia Etxeberria dokumentalean agertzen diren protagonistetako batzuekin. (Baleike.eus)
Ikus-entzunezkoa amaitu bezain pronto bertaratu ziren ikus-entzuleek txalo artean hartu zuten 'Zumaia Eleaniztuna' dokumentala eta baita bideoko protagonistak ere. Harriturik, hunkiturik eta aho zabalik geratu ziren hainbat pertsona. Horietako batek mikroa hartu eta honakoa aipatu zuen: "Zein ezezaguna eta ederra egin zaidan nire herria".
Hain zuzen ere, Zumaian 27 elkarrizketa egin zituen Etxeberriak iazko urria bukaera azaroa hasieran. Elkarrizketa horietatik 29 hizkuntza jaso zituen, protagonistetako biek bi hizkuntza hitz egiten baitituzte. Poloniera eta manbara hizkuntzak ere hitz egiten dira Zumaian, nahiz eta dokumentalean ez atera. Eta horiez gain, asturiera, galiziera, gaztelania eta euskara ditugu. Beraz, 35 hizkuntza hitz egiten dira gutxienez.
Badihardu Euskara Elkartearen proiektu nagusiena Euskal Herriko ahozko ondarea jasotzea da. Horretarako, 75 urte baino gehiagoko jendea elkarrizketatzen dute, eta hauek bizi izan dute bizimodua azaltzen die. "Herririk herri andre-gizonen kontuak batzen ditugu. Horrela euskalkiak jasotzen ditugu, eta gure historia ezagutzeko eta gordetzeko ere baliagarria da", azaldu zuen Etxeberriak. Proiektu hau abiapuntu hartuta 101l jaio zen, eta honen helburua Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea da.
Amaitzeko, eta Zumaiako esperientzia oinarri hartuta atzerritarrek euskararekiko duten jarreraren inguruan hiru ondorio atera zituzten:
- Euskararekiko jarrera ona dute.
- Euskara integraziorako tresna da.
- Euskararen transmisioa umeetatik gurasoetara doa.