Itsasoa eta haizea, zein baino zein zakarrago

Baleike 2014ko mar. 4a, 10:57

Denboralearen ordutik kritikoenak pasa dira dagoeneko eta, zorionez, Zumaian ez da kalte aipagarririk izan. Goizeko 6:30ean, marea goiarekin, errioan barrena sartutako olatuek gainezka egin dute berriro arranplan, baina parolbidean ez da inolako arazorik egon. Itzurunen berriro kantinaren pareraino egin dute salto olatuek, eta labarrak ere txiki ikusi dira olatuek haitzean gora egin dutenean. Hemen dauzkazue goizeko argazki batzuk: BIDEOA: Denboralea Zumaiako barran Olatu handiak izan dira gau osoan –11 metroko olatua neurtuko du Donostiatik 16 miliara dagoen buiak–, baina nahasiago eta hautsiago iritsi dira kostaldera, mendebaldeko haize zakarraren eraginez. Izan ere, haizeak oso gogor astindu ditu bazterrak, 120 kilometro orduko boladekin. Aterki bat baino gehiago hautsi du gaur goizean, eta frontoi berriko lanak inguratzen duen hesiaren zenbait zati ere bota ditu. Hala ere, zorionez, min handirik egin gabe joan da denboralea. Eta badirudi hauxe izan dela neguko azkena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide