Zekorketen aurkako kontzientzia zabaltzeko kanpaina abiatu du Muu-k

Nerea Uranga 2012ko mai. 11a, 17:09

Zestoako Muu herri ekimenak 1+1=2 kanpaina jarri du martxan, zekorketen aurkako kontzientzia herritarren bidez eta “inplikazioarekin” zabaltzeko asmoarekin. “Badakigu gertuko jendeak guztiongan eragina duela. Horregatik, guk atera dugun adierazpena sinatzeko edota zekorketak egitearekin ados ez zaudeten denon inplikazioa nahi dugu”, adierazi zuten asteazkeneko agerraldian. Inguruan “konfiantzan eta giro lasaian” norberaren ikuspuntua azaltzea erabakigarria dela uste dute. Horregatik, Muu herri ekimenaren adierazpena sinatu duen bakoitzari sinatu ez duen pertsona baten eskaera lortzeko erronka proposatu dute, 1+1=2 kanpainaren harira. “Horrela, sinatzaile bakoitzeko bi eskaera lortuko genituzke”, diote. Muu herri ekimenekoen ustez, Zestoako festetan zekorketak antolatzea “akats handia” da. Ekainaren 3an, berriz, Zestoan zekorketen inguruan eskaera jasotzea egingo da. Bitartean, zekorketak antolatzearen kontra dauden herritarrak “borondate onez eta ilusioz” lan egitera gonbidatu dituzte. “Ahalik eta zestoar gehienek aldaketa nahi izatea eta ulertzea lortu behar dugu”, esan dute. Zekorketen kontrako kontzientzia zabaldu nahi dute, horretarako herritarrak gaiaz eztabaidatzera, hitz egitera eta informazioa trukatzera animatu dituzte, “bide horretatik etorriko baita kontzientziazioa”. Muu-koak herrian ideia berriak zabaltzen eta eztabaidarako argudioak ipintzen saiatuko direla adierazi dute. Baina, euren ekarpena osatzeko “ikuspuntu berriak” aberasgarri ikusten dituzte. Herritarrak “kezkatuta” egotea normala dela uste dute Muu-koek, “aldaketak beti sortzen du kezka”. Hala ere, ziur daude “giro ona” pertsonen edota herritarren [...]

Muu herri ekimenekoen agerraldia

Muu herri ekimenekoen agerraldia

Zestoako Muu herri ekimenak 1+1=2 kanpaina jarri du martxan, zekorketen aurkako kontzientzia herritarren bidez eta “inplikazioarekin” zabaltzeko asmoarekin. “Badakigu gertuko jendeak guztiongan eragina duela. Horregatik, guk atera dugun adierazpena sinatzeko edota zekorketak egitearekin ados ez zaudeten denon inplikazioa nahi dugu”, adierazi zuten asteazkeneko agerraldian. Inguruan “konfiantzan eta giro lasaian” norberaren ikuspuntua azaltzea erabakigarria dela uste dute. Horregatik, Muu herri ekimenaren adierazpena sinatu duen bakoitzari sinatu ez duen pertsona baten eskaera lortzeko erronka proposatu dute, 1+1=2 kanpainaren harira. “Horrela, sinatzaile bakoitzeko bi eskaera lortuko genituzke”, diote.

Muu herri ekimenekoen ustez, Zestoako festetan zekorketak antolatzea “akats handia” da. Ekainaren 3an, berriz, Zestoan zekorketen inguruan eskaera jasotzea egingo da. Bitartean, zekorketak antolatzearen kontra dauden herritarrak “borondate onez eta ilusioz” lan egitera gonbidatu dituzte. “Ahalik eta zestoar gehienek aldaketa nahi izatea eta ulertzea lortu behar dugu”, esan dute. Zekorketen kontrako kontzientzia zabaldu nahi dute, horretarako herritarrak gaiaz eztabaidatzera, hitz egitera eta informazioa trukatzera animatu dituzte, “bide horretatik etorriko baita kontzientziazioa”. Muu-koak herrian ideia berriak zabaltzen eta eztabaidarako argudioak ipintzen saiatuko direla adierazi dute. Baina, euren ekarpena osatzeko “ikuspuntu berriak” aberasgarri ikusten dituzte.

Herritarrak “kezkatuta” egotea normala dela uste dute Muu-koek, “aldaketak beti sortzen du kezka”. Hala ere, ziur daude “giro ona” pertsonen edota herritarren esku dagoela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide