Landare Berezien Azoka izango da asteburuan Iturrarango lorategian

Karkara.eus 2012ko api. 27a, 12:45

10:00etatik 18:00etara bitartean jarriko dira ikusgai landareak

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten hamargarren aldia izango da, Landare Berezien Azoka egingo dute apirilaren 28an eta 29an, Iturrarango Lorategi Botanikoan, 10:00etatik 18:00etara bit...

10:00etatik 18:00etara bitartean jarriko dira ikusgai landareak

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten hamargarren aldia izango da, Landare Berezien Azoka egingo dute apirilaren 28an eta 29an, Iturrarango Lorategi Botanikoan, 10:00etatik 18:00etara bitartean. Pagoetako Parke Naturalaren helburuetako bat landaretzaren kontserbazioa eta aniztasuna sustatzea da eta Iturrarango Lorategi Botaniko arduradunen esanetan, klima egokiari esker  mundu guztiko landareak alda daitezke hemen, leku hotzetakoak zein epeletakoak. Helburu nagusia ahalik eta bildumarik handiena osatzea da; orain, bost kontinenteetako 5.000 landare mota daude.

Sektoreko aditu, profesional eta landarezaleei eta, oro har, publikoari landare  aniztasuna ezagutarazteko jarri zuten abian azoka. Parte hartzaileak beren interes edo pasioan sakonduz, landare bildumak egiten espezializatu diren profesionalak dira. Euren berezitasunengatik edo ezezagunak direlako ohiko mintegietatik kanpo geratzen diren  espezieak mantendu eta ikusgai jartzen dituzte. 

Mintegizale kopurua handitzen joan da urtetik urtera eta aurten 48k hartuko dute parte. Urtero izaten dira berrikuntzak eta beti saiatzen dira ahalik eta landare mota gehien erakusten. Aurtengo  aipagarrienak honakoak dira: 

  • El Oasis del Cantabrico (Kantabria): Palmondo eta landare exotikoak.
  • Lur Berry (Aia): Basafruitu eta zuhaixka jangarri ekologikoak.
  • Rein En Mark Bulk (Herbehereak): Bildumako zuhaitz eta zuhaixkak.
  • Viveiros Moreira (Galizia): Kamelia bilduma.
  • Pepiniere Vert-Avril (Frantzia): Opuntia landatarrak, epiphyllum eta dalhiak.


Bisitariak ere asko izaten dira. Denbora luzez amestutako landarea bilatzeko ilusioz, edo ustekabekoren bat aurkitzeko irrikaz etortzen dira. Izan ere, erabilpenik gabe geratu direlako, zabaltze konplexua edota nekeza dutelako, edo hautaketa oso lokala edo berria dutelako, lortzeko landare zailak izaten dira batzuk, esan digu Irune Aldaik.

Aparkalekuak eta sarrerak

  • Sarrera: 3 euro, 12 urtetik beherako haurrek doan. Bi egunetarako bonoa 4 euro. Sarrerak aparkalekuetan egongo dira salgai.
  • Aparkalekuak: Bi aparkaleku egokituko dira. Bat Aian eta bestea Txurrukan (Oriotik gertu) eta bertatik joan-etorrian ibiliko dira doako autobusak
  • Garraio publikoa: Trenez gerturatuz gero doako joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da Zarauzko Euskotren geltokitik azoka guneraino.
  • Kontsigna zerbitzua: Nahi izanez gero, erositako landareak autoa utzitako aparkalekura garraiatzen dira.
  • Bestelako zerbitzuak: Jan-edaneko postuak, edari hotz eta beroak, taloak, etab.

Sarreren harira antolatzaileek jakinarazi nahi dute lorategia itxitura  batekin inguratuta dagoela eta  eta azoka egunetan, itxiturako burdinazko ateetan, giltzarrapoak jarriko dituztela. Beraz, oinezkoak ezingo dira hortik sartu eta oinez zein autobusez gerturatzen direnak Iturrarango bidegurutzetik sartu beharko dira.

Ekintza osagarriak
Landare Berezien Azokaren 10. urteurrena denez, Aiako herriaren eta Pagoetako parke naturalaren arteko lotura sendotzen jarraitzeko, Aian hainbat ekintza antolatu dituzte bi egun horietarako azokaren ordutegi berean, eta Aiako plazan izango dira. Ekintza horietan honakoek hartuko dute parte

  • Ekogunea: Jasangarritasunaren kulturaren sentsibilizazio eta dinamizazioaren arloko eta ingurumenarekiko errespetuarekiko proiektua.
  • Auto eta moto elektrikoak.
  • Zurnek-Zurtek: Balkoi, terraza eta zabaltzetan baratzegintza lantzeko zutikako moduluak.
  • El Montañes mintegia: Landare usaindunak eta sukalderakoak. Tailerra: landaketa loreontzietan.
  • Urtineamintegia: Sasoiko landareak.
  • Landarbaso: Sasoiko landareak.
  • Lurreko-Naturkai: Ongarri, konpostatze eta hazi ekologikoak. Tailerra: Zizare konpostatzea.
  • Hezieko: Zizare hazkuntza eta ongarri organikoak.
  • Sara Letamendia: sendabelarren produktuak. Tailerra: Sendabelar  nahasketak.
  • Rosa M. Palacios: Aloe vera kremak.
  • Maribi Anton: Lore prentsatua eta zeramika.
  • M. Carmen Altzibar: Lore lehorrak.
  • Maria Oribe: Zerealez eta lorez betetako poltsa beroak.
  • Eugenio Elortza eztiak: Eztia eta deribatuak. Tailerra: Kandelagintza.
  • Kilometroak: Arropa.
  • Globoflexia erakustaldia.
  • Gaztelu puzgarriak, igandean.

Gainera, Bizi-Iturri planaren baitan azokako sarrera aurkeztuz gero, %10eko beherapena  izango da herriko zenbait tabernatan eta Mikel Harategian., beraien bazkari, afari eta produktuetan, landare azokako sarrera erakutsiz %10eko deskontuak egingo dituzte.

  • Kanua jatetxea (943 83 43 22)
Aukerako menua: Babarrunak, txuleta parrillan, etxeko postreak… (17euro); umeentzako menua (8 euro).
  • Arruti jatetxea (943 83 47 70)
Aukerako menua: Txuleta parrillan, baserriko oilaskoa… (17euro); umeentzako menua (8 euro).
  • Jauregi Etxea (943 13 49 55)

Aukerako menua: Babarrunak, arraina, etxeko postreak… (17euro); umeentzako menua (8 euro).

Menu berezia: Inguruko arkumea labean erreta entsaladarekin… (20 euro)
  • Altxerri jatetxea (943 89 08 00)
Aukerako menua: Parrillan erretako arrain edo haragiarekin. (20euro)
  • Satxota sagardotegia (943 13 49 55)
Sagardotegiko menua: Bakailao tortilla, bakailaoa, txuletoia, postrea eta kafea. (27euro)
  • Mikel Reabal harategi-urdaitegia (943 83 23 82)
Berak egindako produktuak: txorizoa, txistorra, odolkiak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide