Pistako txirrindularitzako ARN-SLECE taldea aurkeztu dute

Aritz Mutiozabal 2012ko urt. 14a, 13:14

Jira Bira Track Cycling elkarteak ARN-SLECE talde afizionatua aurkeztu dute eguerdian Zarautz Hotelean. Taldea pistako txirrindularitzan bereizituta dago erabat, eta bere bigarren denboraldian hainbat garaipen lortu du. Taldea bost txirrindulari gaztek osatzen dute: Igor Aranguren zarauztarrak, Unai Iparragirre azpeitiarrak, Pablo Sanchez asturiarrak eta Genis Soriano eta Cristian Astals katalanek, hain zuzen ere. Zuzendaritza teknikoa, berriz, Ismael Etxarri zarauztarrak darama, Fernando Ollokiegirekin elkarlanean, eta azpiegitura mekanikoa Zarauzko Metta Carbon etxeak eskaintzen die. Arritxu Iribar aritu zen esatari lanetan, eta berak aurkeztu ditu banan-banan txirridulariak eta gainerako lantalde osoa. Arangurenek talde lana egiten du, batik bat, baina “bere aukerak aprobetxatzen jakin” izan du eta joan den astean bere lehen garaipena lortu zuen; sailkapenean zazpigarrena da, seigarrenarekin berdinduta. Iparragirrek, berriz, eskura du Gipuzkoako Saria. Bihar jokatuko da txapelketako azken proba, eta ezustekorik ezean etxera eramango du txapela: “Sasoi onean nago. Indartsu ekin diot denboraldiari, bai pistan bai errepidean ongi aritzeko. Ikusiko dugu nola joaten den”. Txirrindulari azpeitiarra Bidelan taldeak lagata dabil Jira Bira Track-en: “Jada 23 urte ditut eta etorkizunari begira, ez dakit profesionaletara jauzi egiteko aukera izango dudan errepidean. Ni ahalik eta erregularren izaten saialtu naiz urte hauetan. Pistako txirrindularitzan ere profesional izan zaitzeke, noski, baina aurrera jarraitzeko bekak jaso behar dituzu [...]

Jira Bira Track Cycling elkarteak ARN-SLECE talde afizionatua aurkeztu dute eguerdian Zarautz Hotelean. Taldea pistako txirrindularitzan bereizituta dago erabat, eta bere bigarren denboraldian hainbat garaipen lortu du. Taldea bost txirrindulari gaztek osatzen dute: Igor Aranguren zarauztarrak, Unai Iparragirre azpeitiarrak, Pablo Sanchez asturiarrak eta Genis Soriano eta Cristian Astals katalanek, hain zuzen ere. Zuzendaritza teknikoa, berriz, Ismael Etxarri zarauztarrak darama, Fernando Ollokiegirekin elkarlanean, eta azpiegitura mekanikoa Zarauzko Metta Carbon etxeak eskaintzen die.

Arritxu Iribar aritu zen esatari lanetan, eta berak aurkeztu ditu banan-banan txirridulariak eta gainerako lantalde osoa. Arangurenek talde lana egiten du, batik bat, baina “bere aukerak aprobetxatzen jakin” izan du eta joan den astean bere lehen garaipena lortu zuen; sailkapenean zazpigarrena da, seigarrenarekin berdinduta. Iparragirrek, berriz, eskura du Gipuzkoako Saria. Bihar jokatuko da txapelketako azken proba, eta ezustekorik ezean etxera eramango du txapela: “Sasoi onean nago. Indartsu ekin diot denboraldiari, bai pistan bai errepidean ongi aritzeko. Ikusiko dugu nola joaten den”. Txirrindulari azpeitiarra Bidelan taldeak lagata dabil Jira Bira Track-en: “Jada 23 urte ditut eta etorkizunari begira, ez dakit profesionaletara jauzi egiteko aukera izango dudan errepidean. Ni ahalik eta erregularren izaten saialtu naiz urte hauetan. Pistako txirrindularitzan ere profesional izan zaitzeke, noski, baina aurrera jarraitzeko bekak jaso behar dituzu eta zaila da. Oraingoz, bi modalitateak jorratzen saiatuko naiz”.

Inpikazioa handia
Ismael Etxarri zuzendariak taldekideen “inplikazio amaigabea” nabarmendu du: “Anbizio handia dute eta hala erakusten dute proba guztietan. Ikusi besterik ez dago asturiarrak eta katalanek astero-astero hona etortzeko egiten duten ahalegina”. Beraz, kanpo txirrindulariek Zarautzen hartzen dute ostatu, taldeko babesle den Zarautz Hotelean eta Santa Barbara jatetxean. Etxarrik, era berean, denboraldiko egitarauaren berri eman du; tartean, Espainiako Txapelketan txirrindulariek dituzten lorpenak berretsi nahi dituzte.

Zarauzko Kirol Patronatua ere taldeko babesletako bat da, eta Juan Luis Illarramendi ere bertan izan zen: “Harro gaude horrelako talde bat Zarautzen izatea, kirol maila handiko talde bat gehiago dugulako herrian. Pena bakarra belodromo baten beharra izatea. Oraindik ezin dugu halakorik eraiki, baina etorkizunean posible izatea espero dugu”.

Aurkezpenean, Jira Bira Track-eko presidente Jose Manuel Erausok eta Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txirrindularitzako federazioetako presidenteek hartu zuten parte. Ekitaldian zehar taldeari buruzko ikus-entzunekoak eman zituzten, eta Mari Sarasolak ere abesti pare bat kantatu zuen.

Harrobia lantzen
Jira Bira Track taldea lanean ari da gaztetxoekin ere, pistako txirrindularitza erakusten, teknika irakasten eta, era berean, laguntza mekanikoa eskaintzen. Une honetan, Zarauzko Xabier Gorrotxategi, Alberto Agirre, Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola ari dira; Zumaiako Aitor Olaziregi, Gorka Etxabe eta Haritz Eizagirre; eta Azpeitiako Asier Iparragirre. Harrobiko lantaldea ARN-SLECEkoen entrenamenduetan ari dira buru-belarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide