Ander Letamendia: «Gero eta pilotari gazteagoetan ari gara eskuetako odol falta ikusten»

Ane Olaizola 2011ko abe. 14a, 08:50

Pilotariek inoiz baino gehiago babesten dituzte eskuak, baina lesioak ohikoak eta «larriak» dira oraindik. Ander Letamendia sendagileak gertutik ezagutzen ditu pilotarien eskuak, lesioak sendatzen baititu zirujauak. Getariako Gure Txeru elkarteak antolatuta, Letamendiak pilotarien eskuen inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan. Zer azalduko duzu hitzaldian? Pilota arlo guztiei dagokionean nola aldatu den azalduko dut; preskuntzari, mediku azterketei, elikadurari dagokionean. Eta horrek guztiak zer ondorio ekarri dituen azalduko dut. Ondoren, zauri ohikoen inguruan jardungo dut, eta horiek saihesteko zer egin behar den eta ez den ere adieraziko dut. Zein dira ohiko lesioak? Zauri batzuk arinak dira, eta horiekin pilotan jokatzea posible da. Gaitz larrien artean, bi dira nagusiak. Bata, delako eskuetako mina da. Bestea, berriz, odol eza da; behatza odol gabe geratzen denean argaldu egiten da, eta azkazalak hazteari utzi egiten dio. Pilota aldatzen joan da, eta beraz, lesioak ere lehengoen desberdinak dira egun. Garai batean, eskuetako mina zen ohikoena, baina orain odol faltak garrantzia handia du. Gero eta pilotari gazteagoetan ari gara halako lesioak ikusten, eta horrek kezkatzen nau. Larria da, eta gaixotasuna garatu baino lehen saihestu behar da zauria. Orain dela urte batzuk pilotariek ez zuten halakorik, baina egun, zorionez, ebakuntzak egiten dira, eta pilotan jarraitzeko aukera [...]

Pilotariek inoiz baino gehiago babesten dituzte eskuak, baina lesioak ohikoak eta «larriak» dira oraindik. Ander Letamendia sendagileak gertutik ezagutzen ditu pilotarien eskuak, lesioak sendatzen baititu zirujauak. Getariako Gure Txeru elkarteak antolatuta, Letamendiak pilotarien eskuen inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan.
Zer azalduko duzu hitzaldian?
Pilota arlo guztiei dagokionean nola aldatu den azalduko dut; preskuntzari, mediku azterketei, elikadurari dagokionean. Eta horrek guztiak zer ondorio ekarri dituen azalduko dut. Ondoren, zauri ohikoen inguruan jardungo dut, eta horiek saihesteko zer egin behar den eta ez den ere adieraziko dut.

Zein dira ohiko lesioak?
Zauri batzuk arinak dira, eta horiekin pilotan jokatzea posible da. Gaitz larrien artean, bi dira nagusiak. Bata, delako eskuetako mina da. Bestea, berriz, odol eza da; behatza odol gabe geratzen denean argaldu egiten da, eta azkazalak hazteari utzi egiten dio.
Pilota aldatzen joan da, eta beraz, lesioak ere lehengoen desberdinak dira egun. Garai batean, eskuetako mina zen ohikoena, baina orain odol faltak garrantzia handia du. Gero eta pilotari gazteagoetan ari gara halako lesioak ikusten, eta horrek kezkatzen nau. Larria da, eta gaixotasuna garatu baino lehen saihestu behar da zauria. Orain dela urte batzuk pilotariek ez zuten halakorik, baina egun, zorionez, ebakuntzak egiten dira, eta pilotan jarraitzeko aukera dute.

Nola saihes daitezke eskuetako lesioak?
Eskua behar bezala indartzen ikasi behar dute pilotariek, eta eskuak babesteko takoak ondo jarri behar dira. Gero eta pilota handiagoa erabili, orduan eta min txikiagoa sentitzen dute. Beraz, pilota handia erabiltzea komeni da. Finean, enpresek pentsatzen dute pilotaren ikuskizuna azkarragoa baldin bada, erakargarriagoa izango dela. Horrek ekarri du pilotaren abiadura handiagoa izatea, eta pilota txikiagoa erabiltzea. Eskuari kalte gehiago egiten dio horrek. Pilota jokatzeko moduak aldatu egin dira, baina lehengoak ere bazuen bere xarma.

Normalean, haurrak direnean hasten dira pilotan. Horrek nola eragiten du lesioetan?
Hezurren garapena ez da 14 urtera arte amaitzen. Umeak pilota gogorrarekin jolasten hasten badira, zauritzako arrisku handia dute, eskua heldu gabe dagoelako. Beraz, haurrek eta gazteek trapuzko pilotarekin ibili behar dute; jolastu egin behar dute, ez jokatu. Pilota gogorrek eskuak mindu eta frontoitik uxatu egiten dituzte.

Lau terdiko finala asteburu honetan jokatu da, Olaizolaren lesioa zela-eta hainbat astez atzeratu ondoren. Orain arreta gehiago jartzen al zaio pilotariaren eskuari?
Arreta behartuta jartzen diogu, ez pilotariak berak nahi duelako. Pilotari batzuei pilota biziak suertatzen zaizkie, eta besteei motelagoak. Lehenengo kezka hor sortzen da. Zergatik ez dute guztiek pilota berdinak erabiltzen, tenisean bezala? Pilotari handiak pilota astunarekin oso ongi moldatzen dira, baina gazteek eta indar asko ez dutenek aldaketa handia nabarmentzen dute.

Asko aldatu al da pilotaren panorama azken urteetan?
Guztia aldatu da; jazkera, jokatzeko era… Medikuntza aldetik, garai batean ez zegoen halako aukerarik eskuak aztertzeko. Lehen guztia botez jokatzen zen, eta orain airez jokatzen ez duenak ez du zereginik profesional munduan. Bestetik, orain pilota abiadura handiagoan erabiltzen dute. Kea ere desagertu da, eta pattarra ere laster kenduko dute.

Nola sendatzen dituzue lesioak?
Gehienetan tratamenduekin sendatzen dira. Botikak ere badaude horretarako. Odol eza sendatzeko, ordea, azken hamar urteetan ebakuntza egiten da, kasua larria baldin bada. Behatzetako zain txiki batzuk mozten dira, odol arteriak irekiago egon daitezen. Hala ere, puntu horretara ez da iritsi behar; gaitzei aurre hartu behar zaie.

Getarian herri mailako txapelketa ari dira jokatzen azken hilabeteetan. Zer gomendatuko zenieke jokalari horiei?
Egunero pilotan jokatzea ona da, hamar minutuz egiten badute. Eskuak goxatzeaz gain, ariketak ere egin behar dira, eskuetako giharrak gogortzeko. Muskuluak indartsu baldin badaude, pilotak ez ditu barruko zainak minduko. Babesa jartzeko modua ere oso garrantzitsua da, eta pilota aukeratzen ere jakin egin behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide