Herriko kultur esperientzien inguruko jardunaldiak antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2011ko abe. 7a, 11:04

Herriko hainbat eragilek Euskara Astea antolatu du, Mamia mimoz lelopean. Aurten kultur sorgunean oinarritu dira jardunaldiak antolatzeko, eta horrek hizkuntzarekin duen harremanean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «euskara bultzatzeko mamia behar da, eta mami hori kultur ekimen sendoek» osatuko dute. «Ezin dugu kultura eta euskara, bakoitza bere aldetik, landu. Elkar elikatzen dira. Euskara indartsu badago, euskal kultura ere indartsu egongo da, eta alderantziz. Batak bestearen beharra du, beraz», nabarmendu dute. Irizpide hori oinarri hartuta, zenbait jardunaldi antolatu dute datozen egunetarako. Pasa den ostiralean ekin zioten egitarauari, Zea Mays talde bilbotarraren kontzertuarekin. Gaztetxean izan zen emanaldia, eta leporaino bete zen agertokia. Ostiralerako eta larunbaterako, berriz, Ariola gauzatzeko bidean jardunaldiak antolatu dituzte. Kultur esperientziak batu Ariola kultur ekimenak herriko hainbat kultur espresio batu eta horientzat gune bat baliatzea du helburu. «Zarautzen herriko kultur eragileak artikulatu beharko liratezkeen leku bat beharrezkoa da, askotariko kultur espresioetan dabiltzanak elkar komunikatzeko», azaldu dute Ariolako kideek. Horretarako espazio fisiko baten beharra dagoela nabarmendu dute kultur ekimeko ordezkariek. «Urtebetean zehar txosten bat osatu dugu, kulturgune hori nola antolatu daitekeen eta zein printzipio eta funtzionamendu izango duen zehazteko. Gune bat izatea besterik ez da falta, beraz. Izan ere, kultur espresio horiek batuko dituen tokirik gabe ez da proiektua martxan jarriko», [...]


Herriko hainbat eragilek Euskara Astea antolatu du, Mamia mimoz lelopean. Aurten kultur sorgunean oinarritu dira jardunaldiak antolatzeko, eta horrek hizkuntzarekin duen harremanean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «euskara bultzatzeko mamia behar da, eta mami hori kultur ekimen sendoek» osatuko dute. «Ezin dugu kultura eta euskara, bakoitza bere aldetik, landu. Elkar elikatzen dira. Euskara indartsu badago, euskal kultura ere indartsu egongo da, eta alderantziz. Batak bestearen beharra du, beraz», nabarmendu dute. Irizpide hori oinarri hartuta, zenbait jardunaldi antolatu dute datozen egunetarako.
Pasa den ostiralean ekin zioten egitarauari, Zea Mays talde bilbotarraren kontzertuarekin. Gaztetxean izan zen emanaldia, eta leporaino bete zen agertokia. Ostiralerako eta larunbaterako, berriz, Ariola gauzatzeko bidean jardunaldiak antolatu dituzte.
Kultur esperientziak batu
Ariola kultur ekimenak herriko hainbat kultur espresio batu eta horientzat gune bat baliatzea du helburu. «Zarautzen herriko kultur eragileak artikulatu beharko liratezkeen leku bat beharrezkoa da, askotariko kultur espresioetan dabiltzanak elkar komunikatzeko», azaldu dute Ariolako kideek.
Horretarako espazio fisiko baten beharra dagoela nabarmendu dute kultur ekimeko ordezkariek. «Urtebetean zehar txosten bat osatu dugu, kulturgune hori nola antolatu daitekeen eta zein printzipio eta funtzionamendu izango duen zehazteko. Gune bat izatea besterik ez da falta, beraz. Izan ere, kultur espresio horiek batuko dituen tokirik gabe ez da proiektua martxan jarriko», diote.
Herrian ekimena gauzatzeko hainbat gune posible badela gaineratu dute, eta espazio hori zehaztea izango da jardunaldien helburua: «Topaketa horietan lokal posiblea zein izan daitekeen zehaztuko dugu, eta gerora lokal horri nola forma eman pentsatu eta eztabaidatuko dugu».
Beste esperientzietatik ikasiz
Beste herrietako kulturgintzako esperientziak ezagutze aldera, hainbat ordezkari gonbidatu dute jardunaldietara. Hala, lehenenengo egunean, ostiralean, Kukutza gaztetxeko, Bilboko Kafe Antzokiko, Azpeitiko Sanagustin kulturguneko eta beste hainbat kultur ekimenetako kideek euren esperientziez jardungo dute hizketan. «Esperimentu oso ezberdinak dira, baina bakoitzetik har ditzazkegu ideiak, guztietatik ikas dezakegu. Nola funtzionatzen duten ikusi nahi dugu, eta horretatik abiatuta, Zarauzko eredua sortu».
Aurrez Lorea Agirrek hitzaldia eskainiko du euskal kulturgintza biziberritzeko estrategien inguruan. Agirre HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien unibertsitateko langilea eta Sorguneak elkarteko kidea da. Elkarte horrek euskal kulturgintza biziberritzeko gakoak zein izan daitezkeen azalduz txostena osatu du, eta horiek azalduko ditu ostiralean.
Larunbatean, berriz, batzar antzeko bat egingo dute, taldeka bilduta. Bertan hainbat galdera planteatuko zaizkie parte-hartzaileei, lokalaz, funtzionamenduaz eta beste hainbat auzitaz. Amaiaeran, ondorioak azalduko dituzte.
Datorren urtera begira
Datorren urterako kultur egitasmoak martxan jartzeko asmoa du Ariola Kultur Ekimenak; besteak beste, Zarauzko artisten topaketak eta kontzertuak. Uda bitartean halako ekimenak antolatzea aurreikusi dute.
GEgitaraua
ariola jardunaldiak
Abenduak 9, ostirala.
-Lorea Agirrek euskal kuturgintza biziberritzeko estrategiei buruzko hitzaldia eskainiko du 18:30ean.
-Ondoren, beste herrietako esperientziak oinarrian hartuta mahai-ingurua izango da. Besteak beste,Kukutzako, Sanagustin kulturguneko eta Gernikako Gaztetxeko ordezkarien parte-hartzearekin.
Abenduak 10, larunbata.
Zarautzerako kultur proiektua martxan jartzeko pausoez arituko dira, taldetan elkartuta.
Jardunaldiak Oteitza Lizeoan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide