Herri Mahaia osatu artean, 40 egunean behin herri batzarra egingo du Bilduk

Getariako Hitza 2011ko urr. 5a, 11:17

Bilduk herri batzarra egin zuen herenegun. Bertan, ekainaren 11n Udal Gobernua osatu zuenetik orain arte egindako lanaz jardun zuen koalizioak. Era berean, aurrerantzean egingo dituzten lanez eta izango dituzten erronkez jardun zuten. Amaieran herritarrek zalantzak argitzeko aukera izan zuten, baita ekarpenak eta kritikak egiteko ere. Bilduko zinegotziek jakinarazi dutenez, jende ugari bildu zen eta bi orduz luzatu zen batzarra. Bileraren balorazio «oso positiboa» egin du, beraz. Mekanismo baten beharra «Guretzat oso aberasgarria da herritarren iritzia jakitea, baita kritikak jasotzea ere», nabarmendu du Aitor Irigoien Bilduko zinegotziak: «Zer hobetu dezakegun eta aurrera begira hartu beharreko bidea zehazteko baliogarria zaigu». Hori dela eta, Herri Mahaia osatu bitartean, 40 egunean behin-edo herri batzarrak antolatuko dituztela adierazi du. Udala Herri Mahaiak nola funtzionatuko duen zehazten dihardu. «Egun ez dago herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa bideratzeko mekanismorik. Zalantzak dituzten herritarrak udaletxera etortzen dira, edota webgunearen bitartez informatu. Herri Mahaiak egingo du bitartekari lan hori aurrerantzean», azaldu du Irigoienek. «Erabaki teknikoak» Hainbat gai jorratu zuen herenegungo herri batzarrean. Sahatsaga polikiroldegiaren esleipena, Meagako errepidearen eta etxebizitzen aferak eta aparkaleku faltagatiko sortzen diren arazoak izan ziren landu zituzten gai nagusiak. Kiroldegiaren kasuan, kudeaketa BPXport enpresari esleitu izanak zurrumurruak sortu zituen herritarren artean. Hori dela eta, Bilduko kideek ez [...]

Bilduk herri batzarra egin zuen herenegun. Bertan, ekainaren 11n Udal Gobernua osatu zuenetik orain arte egindako lanaz jardun zuen koalizioak. Era berean, aurrerantzean egingo dituzten lanez eta izango dituzten erronkez jardun zuten. Amaieran herritarrek zalantzak argitzeko aukera izan zuten, baita ekarpenak eta kritikak egiteko ere. Bilduko zinegotziek jakinarazi dutenez, jende ugari bildu zen eta bi orduz
luzatu zen batzarra. Bileraren balorazio «oso positiboa» egin du, beraz.

Mekanismo baten beharra
«Guretzat oso aberasgarria da herritarren iritzia jakitea, baita kritikak jasotzea ere», nabarmendu du Aitor Irigoien Bilduko zinegotziak: «Zer hobetu dezakegun eta aurrera begira hartu beharreko bidea zehazteko baliogarria zaigu». Hori dela eta, Herri Mahaia osatu bitartean, 40 egunean behin-edo herri batzarrak antolatuko dituztela adierazi du.
Udala Herri Mahaiak nola funtzionatuko duen zehazten dihardu. «Egun ez dago herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa bideratzeko mekanismorik. Zalantzak dituzten herritarrak udaletxera etortzen dira, edota webgunearen bitartez informatu. Herri Mahaiak egingo du bitartekari lan hori aurrerantzean», azaldu du Irigoienek.

«Erabaki teknikoak»
Hainbat gai jorratu zuen herenegungo herri batzarrean. Sahatsaga polikiroldegiaren esleipena, Meagako errepidearen eta etxebizitzen aferak eta aparkaleku faltagatiko sortzen diren arazoak izan ziren landu zituzten gai nagusiak.

Kiroldegiaren kasuan, kudeaketa BPXport enpresari esleitu izanak zurrumurruak sortu zituen herritarren artean. Hori dela eta, Bilduko kideek ez zela «erabaki politikoa» izan nabarmendu zuten, eta esleipena «erabaki tekniko» batzuren ondorioz egin zutela.
Meagako errepidearen eta etxebizitzen kasuan, pasa den astean EAJk Bilduri leporatutakoa ezeztatu zuen koalizioak: «EAJk Bilduko zinegotziei Meagako errepidearen eta etxebizitzen inguruan ezer egin ez izana leporatu zien aurreko astean. Hori dela eta, gaiaren inguruan galdera asko egin zituzten herritarrek batzarrean». Bilduk hori «gezurra» dela nabarmendu zuen: «Dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Meagako gazteekin harremanetan jarri gara, errepidearen eta etxebizitzen aferari irtenbidea emateko».

«EAJk ez bezala, gauzak ondo» egin nahi dituela dio Bilduk: «Bertako gazteekin bilduko gara, etxeen erabiltzaileen iritzia kontuan hartzeko».

Aparkaleku faltari irtenbidea
Herritarrek aparkaleku arazoari nola aurre egingo dion galdetu zioten Bilduri. Irigoenen arabera, Balentziaga museoa dela-eta, aparkaleku falta handia izan da herrian udan. «Bildu gobernuan jarri eta segituan ireki zuten museoa. Ondorioz, ez genuen arazoari irtenbide garbi bat emateko denbora tarte nahiko izan. Partxeak jarri genituen», adierazi du Bilduko zinegotziak. Hori dela eta, datorren urtera begira irtenbideak aztertzen hasiko dira, Balentziaga museoarekin elkarlanean aritzea, esaterako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide