Sanmigeletan ere jaia nagusi

Urola Kostako Hitza 2011ko ira. 23a, 11:12

Aizarnabalgoak dira segur aski eskualdeko sanmigelik ezagunenak, baina ez dira bakarrak. Hainbat herritako auzotan ospatzen dituzte santuaren omenezko jaiak: Aiako Laurgainen, Azpeitiko Eizmendin, Zarauzko Itsasmendin eta Zumaiako Artadin, hain zuzen ere. Ez dira auzogune handiak, eta antolatzen dituzten egitarauek ere oihartzun handirik ez dute izaten askotan. Edonola ere, horrek ez du esan nahi festa giroa jartzen ez dakitenik. Maitasun handiz eta ilusioz beteta, ahalik eta txukunen atontzen saiatzen dira, auzotarrentzat eta haiekin ospatzera hurbiltzen diren guztientzat. Beraz, aurten ere ez da aspertzeko astirik izango. San Migel eguna datorren astean izango da, hilaren 29an, baina leku batzuetan ia astebetez aurreratu dituzte ospakizunak; batik bat, Zarauzko Itsasmendin. Gaur hasi eta igandea bitartean, denetarik izango da auzoan: parrilladak, dantzaldiak, haurrei zuzendutako jarduerak, apar jaialdia... Zumaiako Artadin ere bihar ekingo diote jaiei, besteak beste, Artadiko harria, txinga eta lokotx bilketa lehiaketarekin eta sagardo dastaketarekin. Hala ere, ospakizun gehienak datorren astean egingo dituzte. Afaria eta mus txapelketa Aiako Laurgainek herri afaria antolatu dute hilaren 30rako, eta izena San Migel bezpera bitartean eman beharko da Iturriozena tabernana. Bestalde, larunbateko mus txapelketan parte hartu nahi dutenek 20 eurona ordaindu beharko dute bikoteko.⁢ ESKUALDEAN SANMIGELAK. EGITARAUA AUZOZ AUZO. AIA. LAURGAIN Irailak 29, osteguna. - 11:00. Meza. - Ondoren. Hamaiketakoa, herri kirolak eta trikitilariak. Irailak 30, ostirala. - Iluntzean. Herri afaria. - Afalostean. Izer eta Alabier trikitilariak. Urriak 1, larunbata. - 16:00. Mus txapelketa. - Gauean. Ostolaza eta Andonegi trikitilarien erromeria. AZPEITIA, EIZMENDI Irailak 29, osteguna. -11:00. Meza, baselizan. - Ondoren. hamaiketakoa. ZARAUTZ. ITXASMENDI Irailak 23, gaur. - 18:00. Jaien hasiera. Traka eta suziriak. - 18:30. Txorizo egosia bertaratzen diren guztiei. - Ondoren. Diskoteka auzoko gazteentzat, karpan. Txapa jantzi eta Txantxan maskotarekin udako abestia dantzatuko dute. -22:30. Diskoteka DJ Jonen eskutik, egunsentira arte. Irailak 24, bihar. - 11:00. Pintura lehiaketa. - 12:00. Toka txapelketa. - 17:30. Apar jaialdi handia. - 19:30. Parrillan erretako saiheskia eta Gernikako piperrak eskainiko dituzte, eta sagardoa txotxetik. - 20:00-22:00.Gau dantza, Trakets taldearen eskutik. - 23:00.Suzko zezena. - 23:30.Gau dantza, Trakets taldearekin, egunsentira arte. Irailak 25, etzi. - 11:30-13:30.Haurren parkea. - 13:00. Patata tortila lehiaketa. - 16:00-19:00. Haurren parkea. - 18:30. Euskal Label parrillada. Baserriko oilaskoa, Gernikako piperrak eta sagardoa txotxetik. - Ondoren. Txantxan maskotari agurra eta kalejira. - Jarraian. Festen amaiera iragartzen duen traka. ZUMAIA. ARTADI Irailak 24, bihar. - 16:30. Zezenak eta pottokak. - 18:00. Artadiko harriaren, txinga lehiaketa, eta lokotx bilekta. - Ondoren. Sagardo dastaketa. - Aldi berean. Erromeria Naiara eta Eneritz trikitilariekin. Irailak 28, igandea. - 11:00. Meza Nagusia. -12:00. Herri kirolak. Parte-hartzaileak: Hodei Iruretagoiena eta Landarbide harri-jasotzaileak eta Teletxea, Bihurri eta Manex Zubizarreta aizkolariak. - Ondoren. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. - 14:00. Bazkaria, bailarako edadetuekin. Irailak 29, osteguna. - 11:30. Meza Nagusia. - 12:00. Binakako pilota partidua: Olatxea - Arzelluz bikotea Urbieta II eta Teletxearen aurka. - 13:00. Txakolin dastaketa. - Ondoren. Bertso saioa eta Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariak. - Arratsaldean. Bigarren bertso saioa. - Aldi berean. Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilarien erromeria.   Aizarnazabalgo jaietan haurren danborrada berreskuratuko dute aurten Joxe Larrarteren omenezko pilota txapelketako finalaurreko partidarekin hasiko dituzte gaur Aizarnazabalen sanmigeletako ekitaldiak. Biharko, berriz, Euskal Jai Eguna antolatu dute. Aurten, haurren danborrada berreskuratuko dute. Helduen danborrada egiten hasi aurretik egiten zuten umeena, baina hiru bat urtetan irten ondoren partaidetza gutxitu eta antolatzeari utzi zioten. Aurten, ordea, Guraso Elkartearen eta haurren ekimenez berriro egingo dute. Dagoeneko entseguak egin dituzte 3 eta 12 urte arteko 50 haur inguruk. Bihar, 18:30ean, hasiko da danborrada. Baina, danbor hotsen aurretik, beste ekitaldi batzuk izango dira. Eguerdia bitartean koadrilen arteko herri kirol probak jokatuko dituzte. Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatutako ekimena da, eta zazpi taldek hartuko dute parte: hiru talde neskenak eta lau mutilenak. Neskek harri-jasotze proba ez beste guztiak egingo dituzte, eta horregatik zortzi parte-hartzaile izango ditu talde bakoitzak; mutilen taldeak bederatzi lagunekoak dira. Azken egun hauetan kirol probaren inguruan «saltsa» pixka bat sortzen da herrian. «Eskola azpira entrenatzera joandakorik ere bada egun hauetan. Urtero sortzen da herritarren artean saltsa pixka bat», dio Iñaki Gabarainek, kirol elkarteko kideetako batek. Ondoren, paella jana egingo dute festen baitan. 250 lagun inguru elkartuko dira herritarren artean prestatuko duten arroza jatera. Bazkalondoan, iaz bezalaxe, Izer eta Alabier trikitilarien doinuan dantza lehiaketa egingo dute, bihar, 16:30ean hasita. Bikoteka parte hartu beharko da lehian, eta trikitilariak izango dira dantzaririk bikainenak aukeratuko dituztenak. Iaz parte- hartze handia izan zuen, eta giro ederra sortu zen. Festetako ekitaldiak urriaren 2ra bitartean egingo dituzte. Aurten, gainera, ekimen berriak ere badira tartean, besteak beste, eskuz binakako gazteen pilota txapelketa eta Umeen Eguneko Grease konpartsa. Urriaren 1eko herri afarirako txartelak ere salgai daude, zahar etxean eta Uztarrin. Irailak 23, gaur - 22:00. Joxe Larrarteren III. Oroimenezkoa pilota txapelketa. Finalaurrekoak. 22 urtetik beherakoetan: Arribillaga-Rezusta/ Iriondo-Murgiondo. Seniorrak: Larrañaga-Uzkudun/Elezkano I.a-Aldape. Irailak 24, bihar euskal jai eguna - 11:30. Koadrilen arteko herri kirolak: lokotx biltzea, harri jasotzea, ingudea, txingak, kontrabandistarena, trontza eta korrika. - 14:00. Paella jana. - 16:30. Izer eta Alabierrekin, II. Dantza Lehiaketa. - 18:30. Haurren danborrada. - 23:00. Bertso jaialdia. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Igor Olabide. Adiskide bertsozale elkarteak antolatuta, herriko elizan. Bertso saiorako sarrera doan da. - Ondoren. Izer eta Alabierrekin dantzaldia. Irailak 25, igandea - 12:00. Joxe Larrarteren III. Oroimenezkoa pilota txapelketa. Finalaurrekoa. 22 urtez azpikoetan ariko dira: Etxaniz- Aizpurua/ Urretabizkaia-Bolinaga. Seniorretan: Andreu- Irureta/ Otamendi-Gorrotxategi. Irailak 28, asteazkena sanmigel bezpera - 19:00. Sanmigelei hasiera emateko txupinazoa, Giltza misteriotsua Adiskide bertso elkartearen eskutik. - 21:00. Danborradako kideen afaria, herriko elkarteetan. - 23:00. XIII. Helduen Danborrada, Zumai txarangarekin. - Ondoren, Joselu Anaiak taldearekin berbena. Irailak 29, osteguna sanmigel eguna - 10:00. Herriko txistulariekin goiz eresia. - 11:00. Meza nagusia. - Ondoren, XXVII. Sagardo Lehiaketa, txorizo dastaketarekin. Emakume eta gizonezkoen bolo txapelketa. Izena, 16:00etatik 16:30era bitartean eman behar da, herriko plazan. - 16:30. VII. Mus Txapelketa eta VII. Eskoba Txapelketa. - 17:30. Lopene ganadutegiko zezenak eta poniak. - 19:00. Tozinetada. - 23:00. Kupela taldearekin berbena. Irailak 30, ostirala - 18:00. Eskuz binakako gazteen lehen txapelketa. - 19:00. Postre lehiaketa: gazta tarta lehiaketa. - 19:30. Elektrotxaranga kale animazioa. - 22:00. Joxe Larrarte III. Oroimezko Pilota Txapelketako finala. - 00:00. Kontzertua: Hira eta Takuma-sato. Urriak 1, larunbata umeen eguna - 10:00-13:00 eta 15:00-18:00. Puzgarriak, ohe elastikoak eta karbikeak. - 17:30. Txokolate-jana. - 18:00-20:00. Talo tailerra, aurpegi margoketa, jolas kooperatiboak eta munduko jolasak, Txatxilipurdi elkartearekin. - 21:00. Herri afaria. - 23:00. Grease konpartsa herriko kaleetan. - 00:00. Orots taldearekin berbena. - 06:00. Txokolate-jana. urriak 2, igandea - 10:00. Herriko txistulariekin goiz eresia. - 11:00. Meza nagusia. - Ondoren, IV. Ardi Txakur Lehiaketa (Kintopeko ardi txakurren lehiaketa). Inoiz lehiaketetan parte hartu gabeko txakurrak dira. Parte-hartzaileak: Joxe Ramon Orbegozo, Mikel Garaialde, Pello Pagadizabal, Pello Segurola, Inaxio Etxeberria, Jose Antonio Arrillaga eta Manuel Gorriti. - 18:00. Herri kirolak. Euskadiko Lokots Biltze Txapelketa eta Euskadiko III. Mailako aizkolarien finala. - 21:00. Festen amaierako traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide