Irantzu Mendia: "Emakumeak historian beti biktima gisa agertu gara"

Eider Bereziartua 2016ko urr. 21a, 10:27

Historia eta memoria historikoa "andozentrismoan" oinarritzen direla saladu du Mendiak. Hori aldatzeko, emakumeen memoria kolektiboa berreskuratu beharra dagoela uste du.

Irantzu Mendia. (Eider Bereziartua) EHUko irakaslea eta Hegoa institutuko kidea da Irantzu Mendia (Gasteiz, 1976), eta, genero perspektibatik, emakumeen memoria kolektiboa berreskuratzearen inguruan lan ugari egin ditu. Asteazkenean, Azpeitiko Emakumeen Txokoan izan zen, Zergatik berreskuratu emakumeen memoria historikoa? Gure memoriaren hutsuneak betetzen lelopean tailerra ematen. Zergatik berreskuratu emakumeen memoria historikoa? Historiaz eta memoria historikoaz galdezka aritzen garenean, derrigorrean agertzen zaizkigu galdera garrantzitsu batzuk. Adibidez: Nork gogoratzen du? Zer gogoratzen da? Nola gogoratzen da? Zergatik dira gauza batzuk historiarako garrantzitsuak eta beste batzuk ez? Zer geratzen da historian erregistratuta? Hau da, sozialki garrantzia zeri ematen zaion galdetzen dugu, zer den historian gelditzeko duina. Orduan, horrelako galderak egitearekin batera ohartzen gara historia eta, beraz, memoria historikoa androzentrismo hutsean aritu izan direla. Erdigunean gizonezkoen ikuspegiak eta esperientziak soilik jarri dituztela eta guztia horien gainean eraiki dutela. Gainera, ikusmira eta esperientzia horiek unibertsalak izango balira bezala hartu izan dituzte, eta suposatu dute emakumeonak ere berdinak direla. Horregatik, berreskuratze hori androzentrismoa identifikatzeko eta salatzeko prozesua da: genero harremanek guztiz zeharkatzen eta baldintzatzen dute memoria historikoa eraikitzeko prozesua. Zer esan nahi du emakumeen memoria kolektiboa genero ikuspuntutik berreskuratzeak? Lehenengo egitekoa da interesa eta aztergaiaren fokua emakumeengan jartzea, eta horien errealitate sozialaren ikuspuntuan kokatzea. Logikoki, ikuspuntu hori oso baldintzatuta dago bizi izandako kontuengatik. Emakumeak historian beti biktima gisa agertu gara. Izan ditugun eta izaten ditugun subordinazio esperientziak salatu eta mahai gaineratu behar ditugu. Ekitatearen aldeko konpromisotik abiatzen da emakumeen memoria historikoaren berreskuratzea. Ez du izan nahi ez subjektiboa ez eta inpartziala ere. Oso partziala izan nahi du, eta emakumeen ahalduntzea bilatzen du ekitatean urratsak egiteko. Alde horretatik, nire ustez, memoria eraikitzeko prozesuek eraldaketa sozial eta politikorako erreminta bezala balio beharko ligukete. Ez badute horretarako balio, zer edo zer ez gara ondo egiten ari. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide