Anartz Izagirre: "Idazterako unean zauden egoerak erabat baldintzatzen du idazten ari zarena"

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko api. 7a, 10:51

Anartz Izagirrek (Azpeitia, 1994) XVII. Pasaia Hiria Literatur lehiaketako euskarazko olerkien atalean bigarren saria eskuratu du. 'Forma geometrikoak zure baitan' lanarekin lortu du saria azpeitiarrak. Sariketaz, poesiaz eta sentimenduez aritu da Izagirre Uztarria.eus-ekin.

anartz_izagirre Forma geometrikoak zure baitan olerki-bildumarekin eskuratu duzu bigarren saria. Zer kontatzen duzu bertan? Guztira, bederatzi olerki dira, eta elkarren artean ezberdinak diren arren, guztiek dute nolabaiteko lotura bat. Forma geometrikoak sentimenduekin alderatzen ditut. Iruditzen zait, izan ohi ditugun harremanek, izan bikote harremanak, lagunartekoak edo beste edozein, sarritan izaten dituztela mugak, erpinak, ikuspuntu ezberdinak... eta sentimenduek euren baitan badute beraien kutsu geometrikoa. Sentimenduen kanpoko itxura ikusten dugu, baina barrukoa ulertzea konplexuagoa da. Zergatik aukeratu zenuen izenburu hori? Olerki bakoitzak forma geometriko baten izena duenez, guztiak batzen zituen izen bat behar nuen. Olerki-bilduma hasteko titulu egokia iruditzen zitzaidan, uztartu ditudan bi gaiak ongi lotzen dituela iruditzen zait. Poema atal ezberdinetan banatzen duzu, forma geometrikoen izenak dituzten atalak: Zirkulua, karratua, triangelua… Zerk bereizten du atal bakoitza? Olerki bakoitza ezberdina da gai aldetik, baina badituzte elementu komun batzuk. Momentu jakin batean idatzi nuen olerki bakoitza eta sentimendu bat ordezkatzen du. Orain gai berdinaren inguruan idatzi beharko banu, ziuraski oso ezberdina izango litzateke atal bakoitza. Idazterako unean zauden egoerak, erabat baldintzatzen du idazten ari zarena. Forma bakoitzari neure forma propioa eman nahi izan diot. Elkarrizketa osorik, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide