Hasi, hala hasi zen: ipuinak idazten. Dioenez, gero ez du generoaren "beharrik" izan kontatu nahi zuen hori kontatzeko. Orain, iraganarekin, atzoarekin zor bat kitatzeko baliatu du Iñigo Aranbarrik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963) bere estreinako ipuin liburua: Munduko tokirik ederrena. Buruan aspaldi zituen nolabait idatziak bertan bildutakoak, baina denbora behar izan du hona heltzeko. "Ez dakit esperientzia izan den edo zer izan den; baina artikuluak idazteak ere mesede egiten dit. 1.800 karakteretan mundu ikuspegi bat sartu behar duzu, flashka, eta entrenamendu ona da".
Zer izan da Munduko tokirik ederrena idaztea?
Egin nahi nuen liburu bat izan da. Hor dagoen materiala neuk aldean eraman dut; esperientzia pertsonalak, gure belaunaldiko kontu asko... Ez nekiena zen zer forma eman. Ipuinen bat ere bada nobela baterakoa; Astronauta, adibidez. Baina, era berean, inoiz egin gabeko gauza batean ahalegindu nahi nuen, eta hori izan da ipuin bilduma bat egitea: errealitate txatal horiek hartu eta fikzioarekin pizten saiatzea.
Hamar dira, denera. Irratian esan zenuenez, Oteizak bezala, ez zirelako gehiago kabitzen.
Hori da, Arantzazuko apostoluekin bezala. Nahi izan dut hamarrak elkarrekin oso diferenteak izatea, baina nolabait ere txirikordatzea. Horregatik batean protagonista dena bestean oso atzean agertuko da, hirugarren plano batean; irakurlea konturatzeko kosmos edo giro berean bizi direla denak.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Berria.eus webgunean.