Zailtasuneko Espainiako Kopako bigarren proban ere, Lur Guenetxea garaile

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 9a

Lur Guenetxea, zutik, ezkerretik lehena, Euskal Selekzioko kideekin, joan den asteburuan. (Euskal Mendizale Federazioa)

Joan den asteburuan Herrialde Katalanetan jokatu dute proba, eta 15 urtez azpikoetan nagusitu da oriotarra. Denboraldiko azken proba irailean edukiko dute, eta kopako proba hori Zailtasuneko Espainiako Txapelketa ere izango da, aldi berean. 

Lur Guenetxeak garaipenak eskuratzen jarraitzen du. Joan den asteburuan Sant Martí de Tousen (Herrialde Katalanak) Zailtasuneko Espainiako Kopako bigarren proba jokatu dute, eta 15 urtez azpikoetan bera izan da eskalatzaile onena.

Euskal Selekzioko hamalau  eskalatzailek parte hartu dute proban, eta Geuenetxearen garaipenaz gain, Ines Allendek garaipen bikoitza eskuratu du, 19 urtez azpikoetan eta absolutu emakumezkoetan. Beste hainbat euskal eskalatzailek, berriz, finaletara sailkatzea lortu zuten, dominarik eskuratu ez arren.

Zailtasuneko Espainiako Kopako bigarren proba amaituta, denboraldiko azken hitzordua gelditzen da. Azken proba hori –aldi berean Zailtasuneko Espainiako Txapelketa izango da– irailaren amaieran jokatuko da, Caceresen (Espainia). 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide