Orio jaun eta andre, Espainiako Trainerilla Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 24a

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoak eta gizonezkoak banderekin. (utzitakoa)

Orio Arraunketa Elkarteko bi ordezkariek nagusitasunez irabazi dute Castron (Kantabria, Espainia) jokatu den estropada. Emakumeek, gainera, txapelketa horretan parte hartzen zuten lehen aldia zuten.

Garaipen bikoitza lortu du Orio Arraunketa Elkarteak asteburuan Castron (Kantabria, Espainia) jokatu berri den Espainiako Trainerilla Txapelketan. Gizonezkoek zein emakumezkoek bandera lortu dute, eta emakumezkoen kasuan, gainera,  egundoko balentria izan da. Estreinakoz parte hartu dute Espainiako Txapelketan modalitate honetan eta nagusitu egin dira.

Atzoko sailkatze proba inolako arazorik gabe gainditu ondoren, gaur Pasai Donibane, Tiran eta Astillero taldeen aurka neurtu dituzte indarra Orioko neskek. Gipuzkoarrak izan dituzte aurkari zuzenenak, baina azkenean ia 5 segundoko aldearekin nagusitu dira, 15:45,67ko denbora eginez. Hirugarren Astillero izan da ia 23 segundora, eta laugarren Tiran, 39 segundo galduta.

Gizonezkoetan ere antzekoa errepikatu da. Oriok aise irabazi du estropada, 13:47,49koan geratuz denbora, eta 5 segundo atera dizkio bigarren izan den Zierbenari. Chapera 27 segundora helnugaratu da hirugarren tokian, eta 35 segundora, laugarren postuan, Castreña taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide