Behi sakratuak taldeak irabazi du Kuadrillen arteko I. Batel Estropada

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 24a

Beroa izan da protagonista Kuadrillen arteko I. Batel Estropadan, eta Behi sakratuak taldeak eskuratu du garaipena lehia handiko finalean.

Gaur goizean jokatu dute Kuadrillen arteko I. Batel Estropada, 11:00etan hasita. Beroa izan da nagusi jardunaldian, baina hainbat herritar gerturatu dira animatzera. Hiru taldetan banatu dituzte hamalau ontziak, 15-40 urte bitarteko neska-mutil taldetan, eta zubi paretik hasita 150 metroko joan-etorriak egin dituzte.

Behi sakratuak taldea iritsi da lehenengo lehia handiko finalean, 1'31ko denborarekin. Bigarren postuan 87ko kinta taldeak (1'33) amaitu du, eta hirugarren postua Alperrak taldeak (1'34) eskuratu du. Herritarrek adi-adi jarraitu dituzte finaleko azken segunduak, eta txalo artean hartu dituzte irabazleak, eta baita parte-hartzaile guztiak ere.

Sari banaketa 14:00ak aldera egingo dute Plazan, eta irabazleek bandera jasoko dute. Lehiaketa berriarekin, arrauna "herritarrengana gerturatu" nahi izan dute, horiek "arraunera engantxatzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide