Ganbara Sormen Tailerrak eta udalak antolatuta, familia giroan maskarak egiteko aukera egongo da ostiral arratsaldean Salatxo aretoan. Jarduera 17:00etatik 19:00etara eskainiko dute, doan, eta Nerea Urdangarin eta Zorione Mendezen arte bitartekariak arduratuko dira saioa gidatzeaz. Gaztetxoek aukera izango dute gurasoekin, aitona-amonekin, anai-arrebekin, edo nahi duten senideekin batera parte hartzeko, eta "garrantzia handiagoa emango zaio esperientziari berari amaierako objektuei baino".
Parte hartzeko ez da materialik eraman beharko, bertan egongo da dena. Hori bai, tokia mugatua denez, parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, interesdunek ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzi edota 652 70 22 37 zenbakira deitu dezakete.